Ross prioratoa
Ross prioratoa (ingelesez: Ross Priory) Eskoziako Gartocharn herrian dagoen eraikina da, Mendebaldeko Dunbartonshire eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.
Ross prioratoa | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Eskoziako kontseilu gunea | Mendebaldeko Dunbartonshire |
Ur-masa | Lomond aintzira |
Koordenatuak | 56°03′17″N 4°32′51″W / 56.054609°N 4.547412°W |
![]() | |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Historia
aldatuXIV mendetik erabiltzen da The Ross eremua izendatzeko eta Buchanan familiarena izan da. Buchanandarrek etxe bat eraiki zuten 1695ean baina gaur egungo eraikina 1816ko birmoldaketa da, James Gillespie Graham arkitektoak egin zuena. Priorato izenak itxurari egiten dio erreferentzia, inoiz ez baitzen eraikin erlijiosoa izan.
1971ko maiatzaren 14an A mailako eraikin izendatu zuten eta 1973an Strachclyde Unibertsitateak erosi zuen. Gaur egun Unibertsitateko biltzar eta aisialdi zentro gisa erabiltzen da. 1987an bere lorategiek ere izendapena jaso zuten.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Ross Priory Club erakundearen webgunea