Rosales egoitza
Rosales egoitza Bizkaiko Getxo udalerriko Neguri auzoko jauregi bat da, XX. mendearen hasieran eraikia. Rafael Garamendi arkitektoak diseinaturiko landetxea hau 1917 eta 1920. urteen artean eraiki zuten, Juan Jose Uriberentzat. Garai hartako Getxoko eraikin gehienetan bezala, ingeles estiloa da nagusi, ekarpen erregionalisten nahastearekin.
Rosales egoitza | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Getxo |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1917 - 1920 |
1986. urtean, etxalde oso bat hartzen duen jauregi hau Seguros Bilbaok erosi zuen, eraikina eraberritu, eta bere beharretara egokitu. Eraikin nagusiaren ondoan, antzinako garajea eta etxeko zaindariaren etxea daude.
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Rosales egoitza Wikimapian.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |