Eskalada-murru

Rokodromo» orritik birbideratua)

Eskalada murrua (ingelesez: Climbing wall frantsesez: Mur d'escalade gaztelaniaz: Rocódromo) eskalada egiteko prestatu den instalazio berezia da. Horren helburua mendian egiten dena espazio gertuago eta prestatuago batean egitea da. Eskalada murruen tamainuak eta itxurak oso desberdinak dira, normalean aukeratutako espazioan egokituak.[1] Murruak segurantza elementuak eta helduleku egokiak ditu eta eskalatzailearen seguritatea zaintzeko elementuak. Berez, Europa Batasunean UNE EN 12572 arauak betetzea derrigorrezkoa da murru berri bat egiterakoan.

Emakume gazte bat eskalada murru igotzen.

Eskalada murru motak

aldatu

Eraikitzeko sistemaren araberako eskalada murru mota asko daude.

  • Egitura metalikoa + poliéster beira zuntzez indartuta:: Erretxinazko panelak kanpoko arroken itxuraz imitatuz. Izadiaren kopia izan nahi dute eta, normalean, aire libreko tokietan jartzen dira.
  • Egitura metalikoa eta egurra: Egurra laminatua izaten da. Egurra tratatua izaten da uki itsakorrago izateko.
  • Egitura metalikoa eta hormigoia
  • Aintzinako egituren berrerabilera: Dagoeneko erabiltzen ez diren eraikin eta egiturak dira, birmoldatuak: zerealak gordetzeko siloak, utzitako harrobiak...

Eskalada murru ezagun batzuk

aldatu

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu