Rock Against Communism
Rock Against Communism (edo RAC) 1970eko hamarkada bukaeran eta 1980ko hamarkada hasieran Erresuma Batuan supremazismo zuriari loturiko kontzertu sorta baten izena izan zen. Eskuin muturreko elkarteek bultzatu zituzten kontzertuok 1978tik aurrera, Rock Against Racism (RAR) mugimenduaren erreakzio gisa.
Geroztik, eskuin muturreko edukia duten rock eta punk taldeak izendatzeko erabiltzen den terminoa da, batez ere eduki arrazista dutenak.