Roberto I.a Frantziakoa

Roberto I.a (c. 866Soissons, 923ko ekainaren 15a) Mendebaldeko Frantziako erregea izan zen 922tik hil zen arte.

Roberto I.a Frantziakoa

Mendebaldeko Frantziako erregea

922ko ekainaren 29a - 923ko ekainaren 15a
Karlos III.a Frantziakoa - Rudolph of France (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAngers860ko abuztuaren 15a
HeriotzaSoissons923ko ekainaren 15a (62 urte)
Familia
AitaRoberto Azkarra
AmaAdelheid van Tours
Ezkontidea(k)Béatrice of Vermandois (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaRobertians (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Roberto Azkarraren semea eta Odo Frantziakoaren anaia izan zen. 885ean Paris setio bikingoaren aurka defendatzen parte hartu zuen. Parisko kondea, Poitiersko kondea eta Neustria eta Orleanseko markesa izan zen.

Elizgizon askok eta noble franko boteretsuenetako batzuek lagunduta, Karlos III.a Frantziakoa kargutik kendu zuen. 922ko ekainaren 29an frankoen errege koroatu zuten Reimsen.

Rollon duke normandiarrak leial eutsi zion Karlosi. Karlosek armada bat bildu zuen eta Soissonseko guduan Robertori aurre egin zion. Roberto hil zen, baina Carlos harrapatu zuten. Rodolfok, Robertoren suhiak, jarraitu zion Mendebaldeko Frantziako errege gisa.