Road House (1989ko filma)
Road House (euskaraz Errepideko Etxea) 1989ko Rowdy Herrington estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza film bat da. Patrick Swayze, Ben Gazzara, Kelly Lynch, Sam Elliott, David Bills eta Lorenz Taylor aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua Aldatu
Dalton (Patrick Swayze) Filosofian doktoratua eta bizitzan aurrera egiteko New York hirian tabernetako atezain bezala lan egiten duen gizasemea da, lanbide hori arriskutsua izan arren borroka arteetan ona denez, bere burua bikain defendatzeko adina maila izan eta nahiko diru irabazten delako.
Missouriko Jasper udalerriko errepide alboko"Double Deuce" taberna gatazkatsuan ordena mantendu eta segurtasun arduradun izateko kontratatu berri dute, gauero kontzertuetan istiluak egoten baidira. Taberna horretan lan egiten duen lehenbiziko gauean jazotako borroka batean zauritu eta herriko Elizabeth "Doc" Clay (Kelly Lynch) sendagile ederrak zauriak sendatuko dizkio. Dalton eta Elizabeth elkar maitemiduko dira, baina bienbitartean gizon bat tartean sartuko da: Brad Wesley (Ben Gazzara), herriko negozio guztiez nahiz Daltonek lan egiten duen tabernaz jabetu nahi duen estortsiogile eta mafia buruzagi zitala.
Aktoreak Aldatu
- Patrick Swayze: James Dalton
- Kelly Lynch: Elizabeth "Doc" Clay doktorea
- Sam Elliott: Wade Garrett
- Ben Gazzara: Brad Wesley
- Kevin Tighe: Frank Tilghman
- Red West: Red Webster
- Jeff Healey: Cody
- "Sunshine" Parker: Emmett
- Marshall Teague: Jimmy
- John Doe: Pat McGurn
- Kathleen Wilhoite: Carrie Ann
- Terry Funk: Morgan
- Julie Michaels: Denise
- Anthony De Longis: Gary Ketchum
- Travis McKenna: Jack
- Keith David: Ernie Bass, tabernari berria
Kanpo estekak Aldatu
- Road House filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)