Riyo Mori

japoniar dantzaria eta modeloa, Miss Unibertso 2007

Riyo Mori (japonieraz: 森 理世 Mori Riyo?, Aoi-ku, Shizuoka, Japonia, 1986ko abenduaren 24a) japoniar dantzaria eta modeloa da, edertasun lehiaketetan jardun duena. Ezaguna egin zen Miss Unibertso 2007 irabazi zuenean. Lehiaketa irabazi zuen bigarren japoniarra izan zen sari hori lortzen, 48 urte lehenagoko zortzigarren edizioan, 1959an, Akiko Kojimak ere lortu baitzuen.[1]

Riyo Mori

Bizitza
JaiotzaAoi-ku (en) Itzuli1986ko abenduaren 24a (37 urte)
Herrialdea Japonia
BizilekuaShizuoka
Hezkuntza
HeziketaMount Douglas Secondary School (en) Itzuli
Centennial Secondary School (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, ballet dantzaria, Tarentoa eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea
Pisua54 kilogramo
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak

riyo-mori.com
IMDB: nm2610623 Twitter: MoriRiyo Instagram: riyomori_ Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Haurtzaroan, Tokoha Gakuen eskolan lehen hezkuntza eta bhgarren hezkuntza egin zuen. Lau urte zituela hasi zen dantzan Riyo, amari balleta gustatzen zitzaion eta. Tokoha Gakuen eskolan graduatu ondoren, Ontariora, Kanadara, joan zen ballet klasikoa ikastera.[1]

Edertasun lehiaketak

aldatu

Miss Japonia

aldatu

2007ko martxoaren 15ean Tokion Miss Japonia 2007 titulu nazionala irabazi zuen eta Miss Unibertsora joateko aukera ematen zuena.

Miss Unibertso 2007

aldatu

2007ko maiatzaren 28an Mexiko Hirian egin zen Miss Unibertso 2007 galan irabazi zuen Riyok titulua. 250.000 dolarreko balioa zuen koroak, eta 120 perlak eta 800 diamantek osatzen dute.[2]

Miss Unibertso gisa egindako lanaren barruan, Riyo Morik haurren, hispaniarren eta gay komunitatearen aldeko kanpainak babestu zituen, halaber, GIBarekin eta antzeko gaiekin zerikusia zuten azterlanak eta ikerketak.

Miss Unibertso izan ostean

aldatu

Titulu hori irabazteak dakarren ospeari esker, modelo lanetan hasi zen. 2008an, Japoniara itzuli zenean, hainbat arlotan lan egiteko aukera izan zuen.2009an I.R.M. ezarri zen. Akademia bere amarekin Shizuokan.

Masa-komunikabideen modelaketan eta beste arlo askotan aktiboki parte hartzen du, karitate-ekitaldiak barne, baita IMko zuzendari artistiko gisa ere.[1]

Bizitza pertsonala

aldatu

2018ko abuztuaren 28an ezkondu zen Brent Kaspar abokatu iparramerikarrarekin.[3]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Aurrekoa:

Zuleyka Rivera,   Puerto Rico

Miss Unibertso

2007

Hurrengoa:

Dayana Mendoza,   Venezuela

Aurrekoa:

Kurara Chibana,   Japonia

Miss Unibertso

2007

Hurrengoa:

Hiroko Mima,   Japonia