Rivera Plaka

Rivera Plaka mikroplaka tektoniko bat da. Bere hedadura, 0,00249 estereorradianekoa da. Orohar, Cocos Plakarekin lotua dago.

Rivera Plakaren mapa

Ozeano Barearen ekialdeko muturrean dago, Kaliforniako golkoaren hegoaldean. Soilik litosfera ozeanikoz osatua dago.

Rivera Plakak, Cocos Plaka, Pazifiko Plaka eta Ipar Amerikar Plaka ditu mugakide.

Aipaturiko beste plakekin dituen mugak, Ertamerikako fosak eratuak dira Mexikoko ozeano bareko kostaldean eta Ozeano Bareko ekialdeko dortsalaren bidez plakaren mendebaldeko ertzean.

Rivera Plaka (Cocos, Nazca, Juan de Fuca, Esploratzailea eta Gorda plakekin batera, Jurasiko garaian Amerikaren azpian subduzitu ondoren zatitu zen Itsaslabar Plakaren hondarretako bat da.

Rivera Plaka, milioi bat urteko 4,6923ºko errotazio abiaduran mugitzen da, 26º 70' ipar latitudean eta 105º 20' mendebal longitudean kokatutako polo baten arabera.

Kanpo estekakAldatu