Rio Branco
Rio Branco Brasilgo hiri bat da, Acre estatuko hiriburua, Brasilgo Iparraldeko Eskualdekoa. Iparraldera Bujari eta Porto Acre udalerriak eta Amazonaseko estatua ditu; hegoaldera Xapuri eta Capixaba udalerriak; ekialdera Senador Guiomard udalerria, eta mendebaldera Sena Madureira udalerria.
Rio Branco | |||
---|---|---|---|
Brasilgo udalerria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea |
![]() | ||
Estatua | Acre | ||
Posta kodea |
68900-000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 9° 58′ 41″ S, 67° 48′ 42″ W / 9.9781°S,67.8117°WKoordenatuak: 9° 58′ 41″ S, 67° 48′ 42″ W / 9.9781°S,67.8117°W | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 9.222,577 km² | ||
Altuera | 153 | ||
Mugakideak | Bujari, Porto Acre, Senador Guiomard, Capixaba (Acre), Xapuri, Brasiléia eta Sena Madureira | ||
Demografia | |||
Biztanleria |
413.418 (2020ko uztailaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 46,79 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1882 | ||
Telefono aurrizkia |
68 | ||
Hiri senidetuak | Reggio nell'Emilia eta Zhuhai | ||
http://www.riobranco.ac.gov.br/v4/ |
GeografiaAldatu
Acre ibaiak hiria bi barrutitan banatzen du. Rio Branco mikroerregioan dago, Acreko Ibarreko mesoerregioan.
HistoriaAldatu
1882. urtean kautxua ekoizten zuen Empresa izeneko baserria egin zuten. 1904. urtean baserriari herri-izaera eman zioten, udalerri izendatuz, eta geroxeago hiri izendatuz. 1912. urtean eman zioten Rio Branco izena hiriari, Rio Branco baroi diplomatikoaren omenez. 1920. urtean Acreko Lurraldeko hiriburu egin zuten.
KlimaAldatu
Datu klimatikoak (Rio Branco) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 31 | 31 | 31 | 31 | 31 | 30 | 31 | 33 | 33 | 33 | 32 | 31 | 31.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 22 | 22 | 22 | 22 | 20 | 19 | 18 | 19 | 21 | 21 | 22 | 22 | 20.8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 281 | 278 | 248 | 185 | 99 | 34 | 32 | 37 | 101 | 166 | 195 | 246 | 1902 |
Iturria: World Climate Guide |
OndareaAldatu
- Seringueiroaren Etxea
- Nazareth Andre Mariaren Katedrala, 1959koa
- Piszikultura GUNEA
- Gameleira auzo zaharra
- Oihaneko baratzea
- Burdinazko kapera
- Kautxuaren Museoa
- Rio Branco jauregia, 1930. urtekoa
- Maternidade Parkea, hiri erdian
- Tucumán Parkea