Red Dead Redemption Rockstar San Diego enpresak egindako bideojoko bat da. 2009ko otsailaren 4an ofizialki argitaratu zen eta 2010eko maiatzaren 18an kaleratu zen Ipar Amerikan. Urte bereko maiatzaren 21ean Europan eta Australian kaleratu zuten, Xbox 360 eta PlayStation 3 kontsoletarako.

 Red Dead Redemption
Jatorria
Argitaratze-data2010
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaRockstar Games (en) Itzuli
Banatze bideadisko optiko eta deskarga digitala
Azken bertsioa1.08
Ezaugarriak
Genero artistikoaakzio eta abentura bideo-jokoa
Hizkuntzaingelesa
Koloreakoloretakoa
Joko-moduabakarka jokatzeko modua eta Jokalari anitzeko modua
EuskarriaXbox 360, PlayStation 3, PlayStation 4 eta Nintendo Switch
Sarrera gailuaagintea
Adin-sailkapenaPEGI 18Mature 17+Z (Ages 18 and up only)USK 18
TelesailaRed Dead (en) Itzuli
Software motoreaRockstar Advanced Game Engine (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Hillcoat (en) Itzuli
[[Kategoria:John Hillcoat (en) Itzuli zuzendutako bideo-jokoak]]
Ekoizpena
GaratzaileaRockstar San Diego (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaWoody Jackson (en) Itzuli
Bill Elm (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMexiko
Fikzio-unibertsoaRed Dead universe (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
rockstargames.com…
IMDB: tt1479962 Edit the value on Wikidata
kronologia
Red Dead Revolver (en) Itzuli Red Dead Redemption Red Dead Redemption 2

Bere irteeratik, kritika positiboak jaso ditu. Hainbat analisi biltzaileek, Megacritic-ek eta GameRanking-ek, besteak beste; 95/100-ko balorazioa jarri zioten hasieratik. Bideo-jokoaren arrakasta ikusita, Rockstar Games-ek bost eduki gehigarri jarri zituen, hala nota, Mitoak eta Arnegariak, Iheslariak Azkenera arte, Legendak eta Hiltzaileak, Gezurtiak eta Tranpatiak, Ehiztari eta Merkatari eta azkenik Zombien Ametsgaiztoa. Jokuak 11 milioi salmenta izan zituen, horregatik, arrakasta zela eta, bigarren zatian lan egiten hasi ziren, 2018ko urriaren 5ean kaleratu zena.

Sinopsia aldatu

Red Dead Redemption-ko istorioa Ipar Ameriketako urrun mendebaldeko azkenengo urteetan gertatzen da, 1911.urtearen inguruan, 3 leku desberdinetan, New Austin-en, Nuevo Paraiso-n eta West Elizabeth-en fikziozko herrialdetan. Joko honek John Marstonen istorioa kontatzen du, non hasieran agente federalek bere familiaren hilketarekin mehatxatzen txantajetu egiten dute. Hau guztia John-ek legea jarrai dezan eta Bill Williamson, Jonh-en laguna harrapatzeko asmoarekin egiten dute.

Pertsonaiak aldatu

John Marston aldatu

Bideojoku honen protagonista da eta pertsonaiaren iragana erakusten da bereziki. Jokoaren arabera John umezurztegi batean hazi den umea da baina egun batean Dutch Van der Lindek askatu egiten du. Aurrerago gizon hau Johnen aitaldea bihurtzen da. Dutch banda bateko kidea da eta John honen bandan sartzea lortzen du. Bideo-jokoa aurrera joan ahala FBI-ak Johnen familia bahitu egiten duen arte.

Dutch Van der Linde aldatu

Pertsonaia hau bandaren liderra da, karismatikoa, ameslari eta azkarra. Dutch-ek Hosea Matthews-ekin sortu zuen banda haien idealismoa proiektatzen zuten ideiekin. Haien artean libertatea, justiziaren eta berdintasuna zeuden.

Edgar Ross aldatu

Edgar Ross Pinkerton detektibeen agentzian lan egiten du eta John Marston-en familia bahiketaren arduraduna da. Bideo-jokoan zehar bigarren antagonista bezala agertzen da Milton, bere buruzagia eta zuzendaria hiltzen den arte.

Giroa aldatu

Hiru fikziozko estatuetan garatzen da: New Austin, West Elizabeth eta nuevo paraiso.Lehenengoa biak Estatu Batuetako estatua dira eta azkena Mexikoko estatua da. Aurrerantze teknologikoengatik, hiru leku hauek urrun mendebaldeko malda adierazten dute, cowboy-ak eta iheslariak pixkanaka-pixkanaka nola desagertzen hasi ziren erakusten.

 

Paisaiak desberdinak dira haien artean. Hasteko, New Austin lau konderriz eratuta dago: Cholla Springs, Río Bravo, Gaptooth Ridge eta Henningan’s Stead. Ingurumena dela eta landare eta animalia asko daude. Bigarrenez, Mexikoko estatua dugu. Aurrean aipatutakoarekin alderatuz, klima beroa eta lehorra da. Amaitzeko, West Elizabeth herrialdea dago. Industria arloan aurreratuena da eta biztanleria modernoa bizi den tokia da. Hiri modernoak agertzen dira, autoekin eta baita zolatutako kaleekin ere.

Kanpo estekak aldatu