Rebeka
Rebeka[1] (hebreeraz: רִבְקָה, Rivqa, "lotu") Bibliako pertsonaia da (Genesia, XXIV-XXVII), Isaaken emaztea eta Esau eta Jakoben ama. Isaak zaharra eta itsua zenean Rebekak Jakobi lagundu zion Isaakek, Esau zelakoan, Jabok bedeinka zezan. Elezaharraren arabera Makpelako lezean hilobiratu zuten Rebeka, Hebronen.

"Rebeka eta Eliezer", Bartolomé Esteban Murillo (ca. 1652).
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-11-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.