Reality 2023ko Tina Satterrek zuzendutako estatubatuar filma da. 2023ko otsailean estreinatu zen 73. Berlinale zinemaldian. Geroago HBO Max streaming zerbitzuak eman zuen.

Reality (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2023
IzenburuaReality
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, Film biografikoa eta krimenezko filma
Iraupena82 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Tina Satter (en) Itzuli
[[Kategoria:Tina Satter (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Tina Satter (en) Itzuli
[[Kategoria:Tina Satter (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Sydney Sweeney (Reality Winner)
Marchánt Davis (en) Itzuli
Josh Hamilton

[[Kategoria:Marchánt Davis (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaRiva Marker (en) Itzuli
[[Kategoria:Riva Marker (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaCinereach (en) Itzuli
[[Kategoria:Cinereach (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaRon Dulin (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaPaul Yee (en) Itzuli

hbo.com…
IMDB: tt24068064 Filmaffinity: 348783 Allocine: 305392 Rottentomatoes: m/reality_2023 Allmovie: vm12941950013 Metacritic: movie/reality-2023 Edit the value on Wikidata

Ekoizpena aldatu

Filmak kontatzen du nola 2017an AEBetako Georgia estatuan Reality Winner sekretuen filtratzailea eta barneko salatzailea atxilotu zuten. [1] Izan ere, FBIko agenteen atxiloketako eta miaketako grabazioa da jatorrizko elkarrizketen oinarria, aldatu gabe eszenaratu diren elkarrizketak. Transkripzioan sekretu-legeengatik parteak tatxatu eta ezkutatu direnean, filmean aktorea desagertu egiten du irudietatik, efektu berezien bidez.

 
Reality Winner FBIk atxilotu zueneko galdeketaren transkripzio literala, filmaren elkarrizketa guztiak hemen daude, hitzez hitz.

Tina Satter zuzendariak teknika bera erabiliz (transkripzio literala alegia), "Is This a Room" izeneko antzerki ekoizpena estreinatu zuen New Yorken 2019an. Artforum hilabetekariko kritikari batek ekoizpena "antzerki politikoaren pieza zorrotz" gisa goraipatu zuen. Filmak, hortaz, eskema bera segitzen du, eta bere ekoizpenean Reality Winnerren aldeko ekintzaileek eta senideek parte hartu dute, istoria jakinarazteak haren alde egiten duelakoan. Antzezlana eta filma Winner kartzelatua dela egin izan dira.

Tina Satterren debuta izan da lan hau film luzeetan. Reality Winnerren rol nagusia Sydney Sweeney aktore estatubatuarrak egin zuen. [1]

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko wikipediako «Reality (2023)» artikulutik itzulia izan da, 2023-11-20 data duen 239306536 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-11-20 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b Reality. In: berlinale.de (abgerufen am 7. Februar 2023).

Kanpo estekak aldatu