Real 100 Museoa

Donostian dagoen museoa

Real 100 Museoa Donostiako Anoeta futbol zelaian kokaturiko museoa da. Bertan Errealaren azken mendeko historiaren bilakaera aztertzen da. Museoak 400 metro karratu ditu[1]. Bertan futbolaz gain Errealaren beste kirol sailak ere aipatzen dira. Museoa 2009ko irailaren 9an ireki zen.

Real 100 Museoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Arkitektura
Deskribapena

Museoaren atalak aldatu

  • Zaletasunaren aldapa: Garai guztiko zaleen argazki-mosaiko handi bat. Realaren historiaren hasieratik Mendeurrenaren partida arte
  • Realaren ereserkiak: Gure historian zehar zaleek kantatzen dituzten ereserkien partiturak eta grabaketak
  • Zaletasunaren tokia: Txartelak, sarrerak, kromoen bildumak, merchandising eta Realarekin zerikusia duten gauzak. Toki hau bizia dago eta zaleek gauzak ematen jarrai dezakete
  • Reala Europan: Partiden programak eta sarrerak, Realaren aurka Europan jokatu duten taldeen oroimenak etab.
  • Garaikur-aretoa: Pentagonal-forma dauka, baloien josketa gogoratuz. Realak lortutako garaikur garrantzitsuenak erakusten dira.

Erreferentziak aldatu

  1. «Real 100 Museoa» www.kulturklik.euskadi.eus 2015-12-15 (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).

Kanpo estekak aldatu