Ranger 5
Ranger 5 Ameriketako Estatu Batuek 1960ko hamarkadan ilargiari argazkiak ateratzeko helburua zuen Ranger Programa barnean ilargira bidalitako bostgarren espazio-zunda izan zen.
Misioaren datuak
aldatu- Jaurtiketaren data: urriaren 18an, 1962. urtean.
- Espazioaren pisu lehorra: 342.5 kg.
- Forma: base hexagonala eta dorre konikoa.
- Helburu nagusia: espazioan ateratzea funtzionamenduaren sistemak frogatzeko eta ilargiaren azalean talka egitea, baina talka egin baino lehen, argazkiak bidaltzea.
- Helburuaren egoera: 25% osatua.
- Ilargiratzearen data: erratuta.
- Talkaren eremua: ez zuen lortu
- Beheratzearen data: urriaren 19an, 1962. urtean
Ibilbidearen erdialdean izan zuen zuzenketaren ondorioz ilargiaren kontra talka egin 10 minutu baino lehen ilargiaren argazkiak lortzea eta bidaltzea zuen helburu. Geroago egingo zituen lan zientifiko batzuk. Oraindik ez dakiten akats baten ondorioz funtzionatzeko behar zuen energia galdu egin zen. Bateriak bukatu egin ziren 8 ordu geroago. Ilargitik 725 km.ra igaro egin zen. Orbita batean dago, eta saiatzen ari dira energia galdu baino 4 ordu lehenago lortutako datuak lortzen.