Ramstein aire-basea (ingelesez: Ramstein Air Base) edo Ramstein AB (IATA: RMS, ICAO: ETAR) Renania-Palatinatuko Ramstein-Miesenbach udalerrian dagoen Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadaren base bat da. Bertan Estatu Batuetako Aire Armada Europan eta Afrikako Aire Indarren (USAFE-AFAFRICA) eta NATOren Aire-komandoaren (AIRCOM) egoitza dago.

Ramstein aire-basea
IATA: RMS • ICAO: ETAR Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Renania-Palatinatua
Rural district of Rhineland-PalatinateKaiserslautern
Verbandsgemeinde in Rheinland-PfalzRamstein-Miesenbach
Alemaniako hiri-udalerriRamstein-Miesenbach
Koordenatuak49°26′18″N 7°36′07″E / 49.43833°N 7.60194°E / 49.43833; 7.60194
Map
Altitudea238 m eta 781 ft, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1953ko ekainaren 1a
Inaugurazioa1953
KudeatzaileaAmeriketako Estatu Batuetako Aire Armada Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada
Aireportua
Pistak
Norabidea Materiala Luze Zabal
08/26Asfalto3.200 m45 m
09/27Asfalto3.000 m45 m
Webgune ofiziala
Artikulu hau aire-baseari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ramstein».

Historia aldatu

Basea 1951ko apirilean hasi ziren eraikitzen, franko-estatubatuar agindupean, garai hartan inguruak Frantziako gerraosteko posizio-kontrolpean baitzeuden. Ingeniari frantsesek diseinatu zuten, alemanek eraiki eta estatubatuarrek okupatu zuten.

Bertakoak ez ziren harritu aireko base garrantzitsuaren eraikuntzarekin. 1940an, Bundesautobahn 6aren eraikuntza Mannheimdik gertu Rhin ibaian zehar eraikitako zubi bat erori zenean, langile asko hilez, gelditu egin zen. Luftwaffek Mannheim-Sarrebruck autobide bat, Kaiserslauterndik gertu, lurreratzeko pista gisa erabili zuen. Autobahneko sekzio zaharra oraindik erabiltzen dute; izan ere, basearen ekialdeko eta mendebaldeko eta hegoaldeko A-6ko ateetara sartzeko bidea Bigarren Mundu Gerraren ondoren berreraiki zen aire-basetik. Lurreratze pista AEBetako armadaren aire indarrek ere erabili zuten gatazkaren azken hilabeteetan.

Eraikina 1952 baino lehen amaitu eta basea 1953ko ekainaren 1ean ireki zuten.

Aire bases 1988ko abuztuaren 28ko istripuagatik ere ezaguna da; izan ere, Italiako Aireko Armadarren erakustaldi batean, bi hegazkinek elkar jo, 70 pertsona inguru hil ziren eta 400 zauritu larri utzi zituzten.

Kanpo estekak aldatu