Rammas Echor, Tolkienen legendariumean, Pelennorreko Zelaiak inguratzen dituen harresi defentsibo bat da. Ekthelion II.a seneskalaren aginduz eraiki ziren Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2954an, Minas Tirith eta Pelennor, Ithilien domeinatu zuten eta Anduin ibaia Osgiliatheko ibietatik zeharkatzen zuten orkoen etengabeko erasoetatik babesteko zuen beharraren ondorioz.

Zirkulu formakoa, Ered Nimrais mendilerroaren oinean hasten zen, mendilerro honen iparrekialdeko magaletan, ekialderantz hedatu eta, hamar legoa egin ondoren, hegoalderantz kurba bat egiten zuen, Pelennorreko Zelaiak inguratzen hasteko atzera eginez. Ate Handiaren iparrekialdean, harresia, beste lau legoa urruntzen zen, Anduinen ertzak inguratuz. Erresumaren antzinako hiriburu inguruan, alboetan, almenadun bi dorre zituen ate bat eraiki zen, "Lubetako Goardiaren Dorreak" bezala ezagutzen zirenak, gotortutako lubeta baten gainean, Osgiliatheko ibi eta zubietatik zetorren bidea babestu eta zaintzeko. Toki osoa, "Lautadako Gotorlekuak" bezala ezagutzen zen. Jada Minas Tirithetik gertuago (hau da, hegoekialdean), Rammas harresia, hiritik legoa bat baino pixkat gehixeagoraino hurbiltzen zen, eta ibaiak, Emyn Arnen inguratzeko mendebalderanzko bapateko bihurgune bat egiten zuenez, harresia, ibaiaren ertzetan bertan altxatzen zen. Hiritik gertu zegoen Mindolluin mendiaren alboekin "tupust" eginez amaitzen zen.

Eraztunaren Gerran, Rammas harresia, Denethor II.a seneskalaren aginduz konpondua izan zen. Mendebaldean zuen atetik, horietako lehena, Gandalf eta Pippin igaro ziren, Shadowfax zaldiaren gainean, Edorasetik Minas Tiritherako euren bidaian, eta han geldiarazi zituen Hirgonek, Harresiko zaindarietako batek. Han, lehen aldiz ikusi zuten Gondorreko gizonek hobbit bat. Bost egun beranduago, "Lubetako Goardiaren Dorre"etan, Gondorreko hiriburuaren setioaren lehen gudua, "Lautadako Gotorlekuetako gudua", non Faramirrek, bere azken indarrekin eutsi zion Minas Morguleko armadaren erasoari, Pelennorreko Zelaiak inbaditzeko prestatzen ari zena. Azkenik, Denethorren semea garaitua izan zen, baina kalte handiak eragin zizkion Morguleko armadari. Edozein kasutan, Rammas Echor harresia, orkoek erabat suntsitu zuten Nazgûlen Jaunaren azken erasoan.