Pelennorreko Zelaiak, Minas Tirithen ekialdean hedatzen zen landazabal emankor bat zen. Hiria hornitzen zuten landetxez josia eta bideek zeharkatuak zeuden. Zelai hau, Rammas Echor izeneko harresi handi batez inguratua dago.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 3019an (aro honen amaieratik gertu), Pelennorreko Zelaiak, Aro horretako gudurik handiena gertatu zen tokia izan zen, Eraztunaren Gerrako kanpainen zati bezala.