Raluy zirkua Katalunian sortutako konpainia bat da. Ezaugarri bereziak ditu, bai zirkuko ingurune historikoa birsortzen duelako, bai familia osaera duelako.

Raluy zirkua
Datuak
MotaZirkua eta antzerki konpainia
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1960(e)ko hamarkada
Desagerpena2016
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: 100064761458680 Instagram: raluy_circ Edit the value on Wikidata

Jatorria eta helburuak aldatu

Lluís Raluy Iglesias zirku artista, Carcasonan (Languedoc) kasualitatez jaioa 1911ko otsailaren 11n baina Sant Adrià del Besòsen (Barcelonès) bizi izan zena, bere emaztea Marina Tomàs Jorba Igualadakoa (Anoia) eta bere lau semeak: Lluís, Carlos, Eduard eta Francesc dagozkien familiekin sortu zuten, 70eko hamarkadan, Circ-Museu Raluy deitu zutena. [1]

Konpainiaren proiektua karroza zaharrak biltzeko eta zaharberritzeko duen grina aprobetxatzea da, bizitza nomadan, familia lanean eta publikoarekiko hurbiltasunean oinarritutako ikuskizunaren mamia tradizionala berreskuratzeko.

Gaur egun, familiako lau belaunaldi ari dira lanean ikuskizunean.

Raluy zirkuaren ekoizpenak ibiltariak dira eta lau kontinente bisitatu dituzte.

Proiektu berriak aldatu

2016ko maiatzean, Terrassako emanaldiaren ostean, Circ Raluyk bi zirku proiektu berri sortu zituen: Circ Raluy Legacy eta Circ Històric Raluy, bakoitza Lluís eta Carlos Raluy anaiek zuzenduta, hurrenez hurren, bien alabekin eta senideekin batera, eta horrela, Lluís Raluy Iglesiasek garai hartan hasitako proiektua zabalduz.

Erreferentziak aldatu

Irudi galeria aldatu

Kanpo estekak aldatu