Rally-Raid T2 maila Rally–Raid lasterketako konplexuena da. Lasterketa maila honetan parte hartzen duten autoek, serieko modeloa guztiz alde batera uzten dute eta auto berriro egiten hasten dira ahal diren gauza guztiak hobetuz baina beti abiapuntu batzuk jarraituz.

T2 mailan parte hartu ahal izateko tresnak aldatu

  • Iraultzetik babesteko barra: Hauen funtzioa, autoa irauliz gero barruan doazen pertsonen segurtasuna zaintzea da, autoaren gainaldea beraien gainean erori ez dadin. Autoaren barnealdean ezartzen dira eta gutxienez sei itsatsi puntu eduki behar dituzte autoarekin. Horretaz gain arautegiak ezarritako neurriak mantendu behar dira.
  • Baketak eta arnesak: Baketak Rally lasterketetan erabiltzen diren eserleku bereziak dira, eta arnesak berriz erabiltzen diren uhalak. Hauen eginkizuna, autoa mugimenduan dagoen bitartean, partaideen mugimendua murriztea da, istripua izan ez gero, beraien lekuetatik mugitu ez daitezen.
  • Itzalgailua: Zati hau oso garrantzitsua da autoa su hartuz gero botoi bati sakatuz, sua itzaliko delako. Gidariaren eta gidakidearen atzean bi itzlgailu doaz eta horietatik tutu batzuen bidez itzalketa auto guztian zehar zabaltzen da. Honekin batera, beste botoi bat jarri behar da autoa honi sakatuz gero, automatikoki motorra gelditu dadin.

bi botoi hauek autoaren kanpoaldean ere ezarri behar dira partaideei zerbait gertatuz gero, kanpoan dauden pertsonek lagun diezaieten.

  • Gasolina gordailua: Serieko autoen gasolina deposituan sartzen den gasolina kopurua nahikoa ez denez, autoaren atzealdean bete depositu bat gehitu behar zaio, partaideak gasolinarik gabe geratu ez daitezen.
  • Gurpilak: Lasterketa mota hauek oso gogorrak direnez, beharrezkoa da ordezko gurpil pare bat eramatea gurpilen bat lehertuz gero, aldatu ahal izateko. Gurpil hauek, deposituarekin batera autoaren atzealdean doaz.
  • Potentzia mugaketa: Lasterketa mota honetako autoek, nahita ez potentzi mugaketa bat eduki behar dute. Mugaketa hau, partaide guztien autoetan ezartzen da, zehazki autoaren aire sarrera mugatzen du, gutxiago ibili dadin.
  • Suspentsio mugatzea: Atzeko suspentsioa 30cm-ko distantziara dago murriztua. Aurrekoa berriz, 25cm-tara. Gurpil bakoitzeko suspentsio kopurua norberak erabakitzen du.
  • Kapoteko krisketak: Autoak serietik dakartzan krisketak kendu behar dira eta norgehiagoketako krisketa berezi batzuk ezarri behar dira. Krisketa hauek motorrak su hartuz gero, kanpoko jendeak barruan dauden pertsonen laguntzarik gabe kapota ireki ahal dezaten ezartzen dira.
  • Atoiak: Auto hauek, atzealdean baita aurrealdean ere, aro moduko batzuk eraman behar dituzte, lau gutxienez eta horiz margotuta eta pegatina batengatik seinalatuta egon behar dute.
  • Balaztetako argiak: Serieko pilotuez gain, atzeko atearen aldeetan beste bi pilotu ezarri behar dira atzetik datozen autoek balaztatzean hobeto ikusi dezaten.
  • Deskonektadoreak: Bai autoaren barrualdean baita kanpoaldean ere, itzalgailuaren ondoan beste tiradore bat dago, autoak istripua edukiz gero, autoko elektrizitate zirkuitua mozteko eta gasolinarekin nahastuz gero, sua sor ez dadin.

T2 mailako autoetan beharrezkoak ez diren baina azkarrago joateko egiten diren aldaketak:

  • Kristalak: Autoak serietik ekartzen dituen kristalak metakrilatozko xafla batzuengatik aldatzen dira. Aldaketa honen helburua, autoa irauliz gero, kristalak ez puskatzea da, metakrilatozko xaflak ez direlako puskatzen eta horren ondorioz, ez da beharrezkoa T1 mailan erabiltzen diren sareak ezartzea.
  • Karrozeria: Serieko autoek dakartzaten karrozeriak aluminio eta burdinazkoak direla esan dezakegu. T2 mailako autoek aldiz, zuntzeko karrozeria muntatu dezakete autoaren pisua txikiagoa izan dadin.
  • Motorra eta Kanbioa: Autoek serietik dakartzaten motorra eta kanbioa ere aldatu edo hobetu egin daiteke T2 kategorian. Honekin lortzen dena, autoaren potentzia handitzea da.
  • Koadroa: Autoak abiadura, RPM, kilometroak… adierazten duen koadroa ere aldatu daiteke.
  • Gune elektronikoa: Autoaren gune elektronikoa hobetu daiteke ere autoaren potentzia handitzeko ere.
  • Bestelakoak: Autoaren neurriak ere aldatu daitezke. Autoari desplazadoreak eta gurpilak muntatu ondoren gurpilak karrozeriatik kanpo gelditzen badira, autoa zabaldu behar da gurpilak karrozeriaren barruan geratu arte. Autoaren atzealdea ere moztu daiteke autoa motzagoa izan dadin. Bi gauza hauek egin ondoren, autoa azkar gidatzea askoz ere errazagoa izango da. T2 mailan, dena autoa preparatzen duen pertsonaren esku gelditzen da eta autoari nahi diozun guztia aldatu diezaiokezu, hasiera batean esan duguna errespetatuz.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu