Rally Raid T1 maila Rally–Raid lasterketako mailarik apalena da. Bertako automobilak serieko batetik abiaturik egindako autoak dira. Autoak transformazio sakonak jasaten dute rally hauetan parte hartzeko. Gehitzen diren gauzak segurtasunerako dira gehienbat.

T1 mailan parte hartu ahal izateko tresnak aldatu

  • Iraultzetik babesteko barra: Hauen funtzioa, autoa irauliz gero barruan doazen pertsonen segurtasuna zaintzea da, kotxearen gainaldea beraien gainean erori ez dadin. Kotxearen barnealdean ezartzen dira eta gutxienez sei itsatsi puntu eduki behar dituzte autoarekin. Horretaz gain arautegiak ezarritako neurriak mantendu behar dira.
  • Baketak eta arnesak: Baketak Rally lasterketetan erabiltzen diren eserleku bereziak dira, eta arnesak berriz erabiltzen diren segurtasun-uhala. Hauen eginkizuna, autoa mugimenduan dagoen bitartean, partaideen mugimendua murriztea da, istripua izan ez gero, beraien lekuetatik mugitu ez daitezen.
  • Itzalgailua: Zati hau oso garrantzitsua da autoa su hartuz gero botoi bati sakatuz, sua itzaliko delako. Gidariaren eta gidakidearen atzean bi su-itzalgailu doaz eta horietatik tutu batzuen bidez estinzioa kotxe guztian zehar zabaltzen da. Honekin batera, beste botoi bat jarri behar da autoa honi sakatuz gero, automatikoki motorra gelditu dadin. Bi botoi hauek kotxearen kanpoaldean ere ezarri behar dira partaideei zerbait gertatuz gero, kanpoan dauden pertsonek lagun diezaieten.
  • Gasolina depositua: Serieko autoen gasolina deposituan sartzen den gasolina kopurua nahikoa ez denez, kotxearen atzealdean bete depositu bat gehitu behar zaio, partaideak gasolinarik gabe geratu ez daitezen
  • Gurpilak: Lasterketa mota hauek oso gogorrak direnez, beharrezkoa da ordezko gurpil pare bat eramatea gurpilen bat lehertuz gero, aldatu ahal izateko. Gurpil hauek, deposituarekin batera kotxearen atzealdean doaz..
  • Potentzi mugaketa: Lasterketa mota honetako autoek, nahita ez potentzi mugaketa bat eduki behar dute. Mugaketa hau, partaide guztien kotxeetan ezartzen da, zehazki kotxearen aire sarrera mugatzen du, gutxiago ibili dadin
  • Esekidura muga: Atzeko esekidura 30cm-ko distantziara dago murriztua. Aurrekoa berriz, 25cm-tara. Gurpil bakoitzeko esekidura kopurua norberak erabakitzen du.
  • Kapoteko krisketak: Autoak serietik dakartzan krisketak kendu behar dira eta lehiaketako krisketa berezi batzuk ezarri behar dira. Krisketa hauek motorrak su hartuz gero, kanpoko jendeak barruan dauden pertsonen laguntzarik gabe kapota ireki ahal dezaten ezartzen dira.
  • Leihoetako sareak: Sare hauek, kotxearen barnealdean ezartzen dira leihoetan zehazki, autoa irauliz gero, kristalak barrura sartu ez daitezen.
  • Remolkagailua: Auto hauek, atzealdean baita aurrealdean ere, uztai moduko batzuk eraman behar dituzte, lau gutxienez eta horiz margotuta eta eranskailu batengatik seinalatuta egon behar dute.
  • Balaztetako argiak: Serieko pilotuez gain, atzeko atearen aldeetan beste bi pilotu ezarri behar dira atzetik datozen autoek balaztatzean hobeto ikusi dezaten.
  • Deskonektagailuak: Bai kotxearen barrualdean baita kanpoaldean ere, su-itzalgailuaren ondoan beste tiragailu bat dago, autoak istripua edukiz gero, autoko elektrizitate zirkuitua mozteko eta gasolinarekin nahastuz gero, sua sor ez dadin.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu