Raketaka (Antananarivo, 1824ko abuztua – 1866) Madagaskarko printzesa izan zen, Radama I.a erregearen alaba eta Ranavalona III.a erreginaren ama.

Raketaka
Bizitza
JaiotzaAntananarivo, 1824
HerrialdeaMerina Kingdom
Lehen hizkuntzaMalgaxea
Heriotza1866 (41/42 urte)
Heriotza moduaezezaguna
Familia
AitaRadama I
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HizkuntzakMalgaxea
Jarduerak

Bizitza aldatu

Radama I.a erregearen eta Rasalimo erreginaren alaba, Antananarivon jaio zen 1824ko abuztuan[1]. Bi ahizpa zituen, Ratsiadala eta Ramarivelo[2].

1828an Radama I.a hil ondoren, nahasmena sortu zen Madagaskarren nork gobernatu behar zuen erabakitzeko. Zenbait alderdi Raketakaren aldekoak ziren[3]. Hala ere, boterea bere amaordeak hartu zuen, erregearen lehen emazteak, Ranavalona I.ak[4]. Raketaka aitaren hiletan egon zen[3].

1838rako, Raketaka zen bizirik zegoen Radama I.aren alaba bakarra[5].

Raketaka bere lehengusu Andriantsimianatrarekin ezkondu zen[6]. Bederatzi seme-alaba izan zituzten[7]. 1883an, haien alaba Razafindrahety (1861-1917)[8] Ranavalona III.a erregina bihurtu zen[6]. Beste ondorengo batzuk Madagaskar zehar zabaldu ziren[9].

1866an hil zen eta Ampasanimalon lurperatu zuten[7].

Genealogia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) «Madagascar: Les sillons du passé - Raketaka la discrète meurt en 1866» AllAfrica (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  2. (Frantsesez) «Des nouveaux riches dans la famille de Ranavalomanjaka» L'Express de Madagascar 2016-06-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  3. a b (Frantsesez) Callet, François; Chapus, G. S.; Ratsimba, Emmanuel. (1978). Histoire des Rois. 5. Troisième période. Les règnes de Radama I, de Ranavalona, de Radama II, et de Rasoherina. Collection IDERIC (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  4. (Frantsesez) «Les "guerres" de succession. Un seul règnera!» Madatana (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  5. (Frantsesez) «Reprise des travaux de réhabilitation du Rova d’Antananarivo» Tribune.com 2019-04-12 (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  6. a b (Frantsesez) Didier, Béatrice; Fouque, Antoinette; Calle-Gruber, Mireille. (2013). Le dictionnaire universel des créatrices. Paris: Des femmes-A. Fouque ISBN 978-2-7210-0651-6..
  7. a b (Frantsesez) Gyre, Alain. «Raketa la discrète meurt en 1866» Agir avec Madagascar 2012-11-16 (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  8. (Ingelesez) «Ranavalona III (1861–1917)» Encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  9. (Frantsesez) Ottino, Paul. (1998). Les champs de l'ancestralité à Madagascar : parenté, alliance et patrimoine. Paris: Karthala, 300 or. ISBN 2-86537-776-8..

Kanpo estekak aldatu