Raimbaut de Vaqueiras

Okzitaniako poeta

Raimbaut de Vaqueiras edo Raimbaut de Vaqueyras (aktibo 1180 ingurutik - 1207ko irailaren 4a) Probentzako trobadore eta zalduna izan zen. Italiako gorteetan bizi izan zen, 1203an Laugarren Gurutzadan parte hartu zuen arte.[1]

Raimbaut de Vaqueiras

Bizitza
JaiotzaVacqueyras, 1155 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaRodopeak1207ko irailaren 4a (51/52 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako okzitaniera
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, trobadorea eta poeta
MugimenduaErdi Aroko musika

Musicbrainz: 601f3334-a16a-42d5-ac66-d645c5f5d515 Discogs: 740985 Allmusic: mn0001537746 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Izenak zioten moduan, Vacqueyraskoa zen (Vaucluse, Orange ondoan, Frantzia).

Bere poeta bizitza gehiena gorte italiarretan igaro zuen eta Bonifazio I Montferratokoaren laguna izan zen eta zaldun titulua lortu zuen Mesinako gudaldian bere ezkutuaz babestu zuelako Bonifacio, Henrike VI.a enperadorearen alde Siziliaren inbasioan parte hartu zutenean.

Asti eta Alessandria hirien kontrako borrokan parte hartu zuen.

Konstantinoplako 1204ko setioan parte hartu zuen eta ondoren Tesalonikara lagundu zuen Bonifazio.

Uste da 1207ko irailaren 4an hil zela, Bonifaziorekin batera, valakiarrek egindako segada batean, Rodope mendietan.

Lana aldatu

Bere idatziak, batez ere Gutun Epikoa deitutakoak, Konstantinoplako Inperio Latindarraren lehen urteetako politikaren iruzkin garrantzitsua dira.

Bere lan poetikoa uste denaren edizio bakarra gorde da: 33 kantu eta haien 8 melodia. Estilo ugari erabili zituen eta horien artean: descortak, cansoak, tensoak, alba bat eta gab bat. Perdigon eta Ademar de Peiteusekin batera, torneyamenak asmatu zituen edo behintzat ezagutzen diren lehen adibideak idatzi zituzten.

Bere kantuetako bat, Kalenda maya deitua, maiatzaren leheneko festaren omenez egina zegoen; estampida bat da eta trobadoreek egindako melodia onenetako bat dela uste da. Hala ere, razóaren arabera, beste bi musikariren doinua erabili zuen (horregatik deitu zuen estampida, teorian pieza instrumentalak izan ohi diren arren).

Eras quan vey verdeyar poema ere idatzi zuen, hainbat hizkuntzetan idatzirik zegoena: frantsesa, italiera, galego-portugesa, gaskoiera eta probentzala.

Vaqueiras fikzioan aldatu

1922an, Nino Berrinik antzezlan bat egin zuen Vaqueirasen bizitzaz, Rambaldo di Vaqueiras: I Monferrato izenekoa, Edmond Rostanden Cyrano de Bergerac eta Lointaine printzesa lanetan oinarrituta dagoena. Poetaren irudi erromantiko asmatua aurkezten du, bere babesle Bonifazioren Beatrice alabarekin maitemindua zegoena. Antzezlanaren bukaeran Tesalonikatik itzultzen zen, zaurituta, bere maitearen besoetan hiltzeko.

Nicole Gallanden Crossed: A Tale of the Fourth Crusade eleberrian protagonista eta narratzailea zenak Vaqueiras eta bere kantu "Kalenda Maya" aipatzen ditu.

Antzeko maitasun istorio asmatua agertzen da Vaqueiras eta Beatrice del Carretto (Vaqueirasen lehen abestietan agertzen zen Bonifazio Montserratekoaren eta Helena del Bosco-ren alaba) Teodor Parnicki-ren Miłość i płaszcz ('Maitasuna eta berokia' testua on line polonieraz) ipuin laburrean (1933-1939).

Erreferentziak aldatu

  1. Van Vleck, Amelia E. (1995): The Lyric Texts, in Akehurst, F. R. P. & Davis, Judith M. (ed.): Handbook of the Troubadours. 33. or.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu