Radical Sonora, Chrysalisek editatua, Phil Manzanerak ekoitzia eta abeslariak berak elkarrekoitzia 1997an, ordurarte Héroes del Silencio taldeko kidea izan zen Enrique Bunburyren abeslari bakarlari karrerako lehen bildumaren izena da. Lan honetan, Enrique Bunburyk zaragozar taldeko bere iraganarekin hautsi zuen.

Bildumak hamabi abesti ditu (hamaika Amerikarako bertsioan), non argi uzten dituen musika elektroniko eta industrialaren esplorazioa eta arabiar musikaren eragina. Bakarlari bezala bere hasiera honetan, Bunburyk bere laguntzaileen artean Alan Boguslavsky, Héroes del Silencio taldeko gitarra erritmikojolea, Copi Corellano teklatujolea, Héroes del Silenciorekin El espíritu del vino bildumako "La Alacena" bezalako abestietan grabaketa batzuk egin zituena, Ramón Gacías bateriajolea eta Del Morán baxujolea izan zituen.

Enrique Bunburyren jarraitzaileetako asko Héroes del Silenciorenak ere izan ziren, eta arraro begiratu zuten Radical Sonorak ordezkatutako musika elektronikorako bira eta esplorazioa. Gainera, publikoaren zati handi batek Bunbury Héroes del Silencio taldearen desagerpenaren arduradun bezala ikusten zuen, "¡Héroes, Héroes, Héroes!" koruetan isladatzen zena kontzertuetan zehar, aldi berean malenkonia eta aurpegiraketa adieraziz. Guzti honen ondorioz bildumak ez zuen babes handirik jaso.

Abesti zerrenda

aldatu
  1. Big-Bang
  2. Negativo
  3. Encadenados
  4. Contracorriente
  5. Planeta Sur
  6. Alicia (Expulsada al País de las Maravillas)
  7. Salomé
  8. Servidor de Nadie
  9. Despacio
  10. Polen
  11. Nueve
  12. Alfa

Bitxikeriak

aldatu
  • Hiru bertsio alternatibo grabatu ziren disko honetarako: "La Fatiga", "América" eta "Yo qué sé", baina soilik lehena argitaratu zen ("Salomé" maxisinglean).
  • Egindako kritikak eta iritzi ezberdinak gora-behera, lanak Enriquek bere karreran zehar eginiko biretan egon diren abestiak ditu, "Big, Bang", "Alicia (Expulsada al País de las Maravillas)" eta "Salomé" kasu.
  • Radical Sonora bildumaren CD bikoitzaren Europarako edizio mugatu bat egon zen, eduki multimedia duen CD-Rom bat Bunburyri eginiko elkarrizketa batekin eta Radical sonoraren making off batekin, 10 minutuko iraupena duena, eta Salomé abestiaren bideoklipa dituena.

Singleak

aldatu
  • "Salomé"(maxi)
  • "Alicia"(maxi)
  • "Planeta Sur"
  • "Planeta Sur"(maxi)
  • "Contracorriente"(maxi).

Kanpo estekak

aldatu

(Gaztelaniaz)Enrique Bunburyren webgune ofiziala


Aurrekoa
Lehena izan zen
Enrique Bunburyren bakarkako bildumak
1997
Ondorengoa
Pequeño