Rabo de nube
Rabo de nube (euskaraz: «Hodei buztana»), Silvio Rodríguez abeslari kubatarraren laugarren estudio albuma da, 1980an plazaratua Habanako EGREM diskoetxearen eskutik. Hau da, ziur aski, gehien baloratu den abeslariaren diskoa.[1] Hasieran diskoak Rabo de nube I izenburua zuen eta, urtetan, publikoa IIaren edizioa itxoiten egon zen.
Rabo de nube | |
---|---|
Silvio Rodríguezen albuma | |
Egilea | Silvio Rodríguez |
Argitaratze-data | 1980 |
Izenburua | Rabo de nube |
Ekoizpen lekua | Kuba |
Banatze bidea | binilizko disko eta musika-streaming |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Diskoetxea | EGREM eta Areito |
Zatiak | 9 musika pista |
Deskribapena | |
Honen parte da | Silvio Rodríguez' albums in chronological order (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() |
Izenburua Aldatu
Albumaren izenburua Silvioren abesti ezagunetariko batetik dator. Hodei buztana, bestetik, Kuban, tornadoei esaten diete. Abesti honetan abeslariak tornado on, justu eta egokia eskatzen du, bere sinbolismo guztiarekin.[2]
Ezaugarriak Aldatu
Disko honek aldaketa handia ekarri zuen abeslariaren ibilbide diskografikoan. Hemen ez zen abeslaria bere gitarrarekin bakarrik. Musika-tresnen aldetik askoz landuago zegoen. Azpimagarria da musikari handi baten laguntza: Frank Fernández Tamayo; bere eskuetan teklatuak eta sintetizadoreak zeuden. Bere momentuan harrigarria izan zen «Testamento» abestiaren amaieran sartu zuen coda edo amaiera bestetik; abesti hori Silvio Rodriguezek idatzi zuen Angolara joan aurretik. Beste bi kolaborazio azpimarragarriak izan ziren grabaziona: Anabell Lópezena, Silvioren arreba, «Te amaré» abestian, eta Tita Parra «Testamento» abestian.
Abestiak Aldatu
Guztien letra eta musika Silvio Rodríguezenak dira:[3]
- "Vamos a andar" – 3:58
- "Rabo de nube" – 3:27
- "El día feliz que está llegando" –3:56
- "Te amaré" – 3:33
- "Fábula de los tres hermanos" – 5:44
- "Que ya viví, que te vas" – 2:58
- "Con diez años de menos" – 7:15
- "Imagínate" – 2:31
- "Testamento" – 8:13
Kredituak Aldatu
- Silvio Rodríguez: Gitarra, ahotsa, perkusio, bonbo, sintetizadorea "Vamos a andar" abestian, [[tres kubatarra eta palmak "Fábula de los tres hermanos" abestian eta bateria "Testamento"n.
- Frank Fernández Tamayo: Sintetizadorea, espineta, piano "Te amaré" eta "Testamento" abestietan, klabizenbalo "El día feliz que está llegando" eta "Que ya viví, que te vas", Hammond organo "El día feliz que está llegando" eta "Testamento" abestietan, Moog sintetizadorea "Imagínate" eta "Testamento" abestietan.
- Norberto Carrillo: bongo eta perkusio "Vamos a andar" eta "Con diez años de menos" abestietan.
- Yanela Lojos: harpa, "Rabo de nube" abestian.
- Anabell López: ahotsa "Te amaré" abestian.
- Alina Neira: biolontxelo "Te amaré" abestian.
- Ana Paz G.: palmak "Fábula de los tres hermanos" abestian.
- Jorge Reyes: Baxu "Con diez años de menos" abestian.
- Pablo Menéndez: gitarra elektrikoa "Con diez años de menos" abestian.
- Tita Parra: "Testamento" abestian atzeko ahotsa.
- Musika zuzendaria: Silvio Rodríguez
- Moldaketak: Frank Fernández Tamayo eta Silvio Rodríguez
Bertsioak Aldatu
1989an, The Pretenders talde estatubatuarrak, «Rabo de nube» abestiaren bertsioa ¡Viva El Amor! albumen plazaratu zuen.[4]
Erreferentziak Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
- (Gaztelaniaz):Diskoa Youtuben.