RNA birus

Geneak RNA-molekula batean kodetuak dituen birusa

RNA birusa[1] bere material genetikoan RNA duen birusa da. Azido erribonukleiko hori gehienetan harizpi bakarrekoa da (ssRNA), baina tarteka harizpi bikoitzekoa (dsRNA) ere izan daiteke.

Beste bizidunen aldean, birusek azido nukleiko bakarra dute, RNA edo DNA. Eukarioto eta prokarioto guztiek DNA eta RNA, biak, izaten dituzte. Birusek duten azido nukleikoa hauetako bat izan daiteke:

  • harizpi bikoitzeko DNA (DNA duten birus gehienetan)
  • harizpi bakarreko DNA (DNA duten birus gutxi batzuetan)
  • harizpi bakarreko RNA (RNA duten birus gehienetan)
  • harizpi bikoitzeko RNA (RNA duten birus gutxi batzuetan)

RNA birusak dira, besteak beste, gripearena, C hepatitisarena, polioarena, HIESarena, elgorriarena, amorruarena, Ebola gaixotasunarena, Arnas sindrome akutu larriarena, COVID-19rena, etab. Baita landareen birus asko ere.

RNA birusen artean badaude batzuk DNA tarteko material genetiko gisa dutenak (erretrobirus deritzonak); prozesu hau burutzen dute:

RNA → DNA → RNA-m

Birus hauek funtsezko entzima baten jabeak dira: alderantzizko transkriptasa. Entzima horrek birusaren RNAtik abiatuta DNAren kate bat sortzen du, gero harizpi bikoitzeko DNA bihurtuko dena (zelula ostalaria infektatzerakoan).

Harizpi bakarreko RNA duten birusetan RNA hori bi taldeetan sailkatu daiteke: polaritate positibokoak eta polaritate negatibokoak. Lehenengoetan RNA zuzenean itzultzen da zelula ostalarian, RNA-m bailitzan. Bigarrengoetan, aldiz, RNA polimerasa batek RNA negatiboa RNA positibo bihurtu behar du itzulpenaren aurretik[2]

B hepatitisaren birusa kasu bitxia da: harizpi bikoitzeko DNA du, baina RNA birusen taldean sailkatzen da, RNA erabiltzen duelako erreplikaziorako bitartekotzat[3]. Alderantzizko transkriptasa du.

Sailkapena

aldatu

RNA birusak III eta VII bitarteko taldeetan sailkatzen dira birusen sailkapenean (Baltimorearen sailkapena):

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Kontsulta-fitxak] [2020]
  2. Patton JT (editor) Segmented Double-stranded RNA Viruses: Structure and Molecular Biology, Caister Academic Press, 2008
  3. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:237-238 orr.

Kanpo estekak

aldatu