Absalon (Fjenneslev, 1128 - Sorø, 1201ko martxoaren 21a), Danimarkako politikari eta apezpiku garrantzitsua izan zen. Roskildeko eta Lundeko apezpikua, Kopenhageko jauna eta Valdemar I.a ren aholkularia.

Absalon
Copenhagen statue of Absalon 1.jpg
apezpiku katoliko


Artzapezpiku katolikoa


Eskil of Lund Itzuli - Anders Sunesen Itzuli
Elizbarrutia: Catholic diocese of Lund Itzuli
Apezpiku diozesiarra


Rike Itzuli - Peder Sunesen Itzuli
Elizbarrutia: Diocese of Roskilde Itzuli
Bizitza
Jaiotza Ålsgårde Itzuli eta Helsingør, 1128
Herrialdea  Danimarka
Heriotza Sorø Itzuli1201eko martxoaren 21a (72/73 urte)
Hobiratze lekua Sorø Klosterkirke Itzuli
Familia
Aita Asser Rig
Ama Inger Eriksdatter
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak daniera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

BiografiaAldatu

Seelandia irlako Fjenneslev herrixkan jaio zen 1128.ean, Hvide klan boteretsuaren barnean. Gaztetatik Valdemar printzearen aholkulari izendatu zuten. Saxo Grammaticus XII mendeko historialari daniarrak dioenez 1157ko Roskildeko oturuntzan egon zen. Bertan Sven III erregegaiak Kanuto V.a eta Valdemar I.a gonbidatu zituen erregeen arteko guda zibila bukatzeko aitzakiaz baina bere etsai biak hiltzeko asmo sekretuaz. Absalon eta Valdemarrek ozta ozta ihes egin ahal izan zuten sarraski hartatik, ez ordea Kanuto V.ak.

1158. urtean Roskildeko apezpikua hil egin zen eta jadanik erregea zen Valdemar I.aren eraginez Absalon bihurtu zen Roskildeko apezpiku berri. Valdemarren aholkulari izanik politika arazoetan parte hartu zuen eta wendoen aurkako erasoak koordinatu ziten Absalonek, Itsaso Baltikoan zeuden piratak desagertaraziz.

Erlijioari dagokionez, Germaniako Erromatar Inperio Santutik urrundu eta Erromako Elizarantz gerturatu zuen Danimarka. Eliza eta monasterio ugari altxatu zituen, tartean sona handia eman zion Sorøko apaizetxe zistertarra. 1177. urtean Lundeko apezpiku ere bihurtu zen.

Lund eta Roskilde artean distantzia handia zegoenez havn herrixkan gaztelu bat eraiki zuen urte gutxitan Kopenhage bihurtu zelarik.

1182. urtean Valdemar I.a hil egin zen eta Absalonek bere seme Kanuto VI.aren aholkulari jarraitu zuen 1184. urtean Pomeraniako erregearen kontra gerra irabaziz. Orduan erretiratzea erabaki zuen eta azken urteak Sorøko abade-etxean eman zituen 73 urterekin hil zen arte.

IruditegiaAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Absalon