Quisqueya Henríquez (Habana, 1966Santo Domingo, 2024ko martxoaren 30a) kubatar-dominikar artista eta irakaslea izan zen[1]. Collagea, instalazioa, bideoa eta soinu-artea bezalako teknikak landu zituen[2][3][4].

Quisqueya Henríquez
Bizitza
JaiotzaHabana, 1966
Herrialdea Dominikar Errepublika
 Kuba
BizilekuaHabana
Santo Domingo
Heriotza2024ko martxoaren 30a (57/58 urte)
Hezkuntza
HeziketaInstituto Superior de Arte (en) Itzuli
Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoa
Jarduerak
Jarduerakartista, bideoartista eta installation artist (en) Itzuli

Instagram: quisqueyahenriquez Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Francisco Alberto Henríquez Vásquez dominikar historialariaren eta Angélica Cruz kubatarraren alaba[1], Habanan jaio zen 1966an. Umea zenetik, Santo Domingon bizi izan zen[2].

1987tik 1992ra Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan eta Habanako Artearen Goi Institutuan ikasi zuen[5].

Dominikar Errepublikako eta Kubako artea eta kulturan hartzen zuen inspirazioa, eta mundu mailako artearekiko loturei buruz hausnartzen zuen[4]. Henríquezen ekintza artistikorik garrantzitsuenetakoa Helado de agua de mar Caribe da, non itsasoko urez, gurin-esnez, ronez, koko-olioz, margo urdinez eta estabilizadorez egindako izozkia urtu zuen[5].

Bere lanak museo eta bilduma publikoetan aurki daitezke, besteak beste, El Museo del Barrion (New York), Arte Garaikidearen Museoan eta Pérez Art Museum Miamin (Miami), Rhode Islandeko Diseinu Eskolako Museoan (Providence) eta Ninart Kultur Zentroan (Mexiko Hiria)[6][7].

Pedro Catrain senatari dominikarrarekin ezkondu zen[1].

Santo Domingon hil zen 2024ko martxoaren 30ean, 58 urte zituela, urdaileko minbiziak jota. Blandino hilerrian lurperatu zuten[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Gaztelaniaz) «Falleció la artista visual Quisqueya Henríquez, esposa del senador Pedro Catrain» Diario Libre 2024-03-30 (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  2. a b (Gaztelaniaz) Quiñones, Alfonso. «Quisqueya Henríquez, entre los 25 artistas más influyentes del mundo» Diario Libre 2008-06-27 (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  3. (Ingelesez) Johnson, Ken. «Minding the Gap Between Rarefied and Local Art Culture» The New York Times 2007-10-26 (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  4. a b (Ingelesez) «Quisqueya Henriquez» Davidoff Art Initiative (Noiz kontsultatua: 2016-10-22).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Helado de agua de mar Caribe» Centro León jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-08-14) (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  6. (Ingelesez) «Henríquez, Quisqueya» Cintas Foundation (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  7. (Ingelesez) «Quisqueya Henríquez. Helado hecho de agua de Mar Caribe (Ice Cream Made from Water from the Carribean Sea)» RISD Museum (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).

Kanpo estekak aldatu