Quihi AEBetako Texas estatuko Medina konderriko herri bat da.

Quihi
hiri mamua
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Texas
Texaseko konderriMedina konderria (Texas)
FIPS kodea48-60116
Geografia
Koordenatuak29°23′30″N 99°01′48″W / 29.3917°N 99.03°W / 29.3917; -99.03
Map
Altuera257 m
Demografia

Kokapena aldatu

Hondo iparraldean 14 kilometrotara dago, Farm to Market Road 2676 eta Quihi Creek errepideen arteko bidegurutzean. San Antoniotik mendebaldera 30 kmtara dago.[1]

Historia aldatu

Karbono-14 bidezko datazioa erabiliz, Quihi eremuan duela milaka urte asentamendu indigenak izan zirela baieztatu da. Biztanle hauek Quihi aintziraren inguruko ehiza ugaria ustiatu zuten.[1]

Herria 1845ean sortu zuen Henri Castro lapurtarrak[2] Quihi izeneko aintziraren ondoan. [3] 1846an heldu ziren lehen kolonoak Alsaziakoak izan ziren.

Iritsi eta astebetera, indigenek bi familia hil zituzten. Kolonoak asentamendua gotortzen saiatu ziren, baina 1870eko hamarkadara arte erasoak eten gabeak izan ziren.

1852ean eliza luteranoa sortu zen, [4] eta 1856ean eskola pribatu bat ireki zen.

Posta bulegoa aldatu

1854an Quihin posta bulegoa ezarri zenean, lehen zuzendaria Louis Boehle izan zen. Bulego hau 1872an kendu zen, posta zerbitzua New Fountain herrira bideratuz. [5]

20. eta 21. mendeak aldatu

1890ean Quihi Schützen Verein tiratzaileen kluba sortu zen, gaur egunean Quihi Gun Club izena daramana, AEBetako zaharrena[6] eta konderri osoko 1.000 kide baino gehiago biltzen dituena. [7] [8]

1907an eskola berria eraiki zen, baina 1930eko hamarkadan itxi ostean udal bilgune bihurtu zen.[3]

1936ean Texasko mendeurrena ospatu zenean, Quihik granitozko oroigarria jaso zuen, 5537 zenbakiarekin. [9]

1940ko hamarkadan, Quihik bi denda, eliza bat eta 20 bat biztanle zituen.[3]

Quihiko populazioak gorabeherak izan ditu urteetan zehar, baina txikia izan da beti. Gaur egunean 100 bat pertsona[3] bizi dira bertan, gehienak jatorrizko kolonoen ondorengoak.[1]

Toponimia aldatu

 
Caracara cheriway espezieko falkonidoa.

Quihi izena bertan ugariak diren Caracara generoko hegazti harrapariek egiten duen soinuarekin lotua dago (quichie edo keechie, bertako herri hizkeran).[6]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Ingelesez) «Village of Quihi» Preservation Texas (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  2. (Ingelesez) «Henri Castro Historical Marker» www.hmdb.org.
  3. a b c d Odintz, Mark. «TSHA-Quihi, Texas» Handbook of Texas Online (Texas State Historical Association).
  4. Bethlehem Lutheran Church. Medina County Historical Society.
  5. Medina County Post Offices. Jim Wheat.
  6. a b (Ingelesez) Horne, Justin. (2019-09-20). «Unique Texas town names: Eagle Pass, Quemado, Quihi» KSAT (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  7. «Texas Dance Hall Business No Waltz in the Park, But SA Keeps a Few Kicking» Rivard Report June 6, 2019.
  8. «Hail the Halls» Texas Co-op Power Magazine February 2019.
  9. «THC-Quihi» Recorded Texas Historic Landmark (Texas Historical Commission).

Kanpo estekak aldatu