Qu Yuan (mandarineraz: 屈原, hanyu Pinyinz: Qū Yuán, Wade-Giles: Ch'ü Yüan, K.a. 340K.a. 278) Chu estatuaren hegoaldeko poeta Erresuma Borrakalarien Garaian. Haren lanak Churen elegiak izenburuko antologian jasoak izan ziren. Txinerazko literaturaren lehen olerkari garrantzitsua izan zen.

Qu Yuan
Qu Yuan, Chen Hongshouren margolana. Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaZigui County (en) Itzuli, K.a. 343
HerrialdeaChu
HeriotzaMiluo Jiang (en) Itzuli, K.a. 278 (64/65 urte)
Hobiratze lekuaTomb of Qu Yuan (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: itotzea
Hezkuntza
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta politikaria
Lan nabarmenak

Biografia aldatu

Leinu nobleko familian jaioa, haren ibilbide politikoaren lehenengo urteetan Chu erregearen konfidantzaz gozatu zuen. Ministro eta Ministrordearen edo "zotu" karguak bete zituen. Baina haren zorroztasuna zela eta, erregeak berarenganako konfidantza galdu zuen eta, ondorioz, bi aldiz deserriratua izan zen.[1] Deserrian haren lan gehienak idatzi zituen. K.a. 278an, Quinen tropak erresuma konkistatzeko prestatzen ari zela, ezintasunak jota, Miluo ibaian, Hunan probintzian, bere buruaz beste egin zuen.[2]

Duan Wu festa aldatu

Kondairak dioen arabera, haren heriotza berri izan bezain laster, jendea ibaira joan zen; han, txalupetatik, zara handia sortu zuten arrainek poetaren gorpua jan ez zitezen, eta urtetara zongzi bota zuten, hori jan ondoren, arrainek poeta ez jateko. Hori da Duan Wu festaren jatorria (端午节/端午節) edo "Herensuge itsasontziaren jaialdia". Duan Wu urtero hilargiaren araberako egutegiaren maiatzaren bostean ospatu egiten da.

Erreferentziak aldatu

  1. Ye, Lang, Fei, Zhengang, Wang, Tianyou, editors (2007). China: Five Thousand Years of History and Civilization. Hong Kong: City University of Hong Kong Press. ISBN 9789629371401
  2. Stephen Owen, ed. (2008). The Cambridge History of Chinese Literature, 1 liburuki. Cambridge University Press. 76or. ISBN 9780521855587.

Kanpo estekak aldatu