Què volen aquesta gent
Què volen aquesta gent? (euskaraz, "Zer nahi du jende honek?") 1968an Maria del Mar Bonetek egindako abestia da, Lluís Serrahimaren poema baten letrarekin. Letra zein abestia frankismoaren errepresio politikoa salatzeko sortu ziren. Cova del Dracen egindako kontzertu baten ostean, zentsurak abestea debekatu zuen, eta irrati bidez emititzea ere. Debekuari aurre egiteko, beste izenburu batzuk jarri zitzaizkion kontzertuetan, adibidez A trenc d'alba edo De matinada.
Què volen aquesta gent | |
---|---|
Maria del Mar Boneten musika-lana | |
Egilea(k) | Maria del Mar Bonet |
Argitaratze-data | 1968 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | katalana |
Hitzak | Lluís Serrahima i Villavecchia |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Maria del Mar Bonet |