Kadesh

Qadesh» orritik birbideratua)

Kadesh edo Qadesh egungo Siriaren mendebaldeko antzinako hiria da, Orontes ibaiaren ertzean dagoena.

K.a. 2000. urteko Siria; ezkerrean, Qadesh.
Kadeshko bataila deskribatzen duten inskripzioetako bat. Testu eta marrazki hauek Karnakerko tenpluko hormetan grabatu zituzten.
Kadeshko bataila deskribatzen duten inskripzioetako bat. Testu eta marrazki hauek Karnakeko tenpluko hormetan grabatu zituzten.

Kanaan eskualdeko hiri garrantzitsua izan zen eta hititen eta egipziarren arteko borroka gertatu zen bertan[1].

Historia

aldatu

Hiriaren lehenengo berriak antzinako Egiptokoak dira, Tutmosis III.ak (K.a. 1479-1426) Kadeshko printzeak gidatzen zuen siriarren matxinada bat garaitu zuenekoak. K.a. 1340 inguruan hititen mende geratu zen hiria, eta harrezkero Kadesh izan zen hedatzen ari ziren bi inperioen muga eta guda-lekua.

Seti I.ak Egiptoko Inperiorako berreskuratu zuen, eta haren seme Ramses II.a han borrokatu zen Muwatallis II.a hititarekin K.a. 1275ean. Guduaren ondorioz, bi erregeek elkarri ez erasotzeko itun bat izenpetu zuten; ezagutzen den lehen nazioarteko ituna da. Itsasoko Herrien inbasioaren ondoren (1185 inguruan), hiria suntsitua izan zen.

Erreferentziak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu
34°35′N 36°31′E / 34.583°N 36.517°E / 34.583; 36.517
  1. (Ingelesez) «Encyclopedia of African history and culture | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).