Armiarma.eus

euskarazko idazlanen online liburutegia

Armiarma.eus web-ataria Susa literatura-argitaletxeak sortu eta sustatutako ekimena da, euskarazko literaturari buruz informazio oso zabala eskaintzen du.[1][2][3]

Armiarma.eus
Jatorria
Sorrera-urtea2000
ArgitaletxeaSusa
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Euskaraz
EuskarazBai
Historia
Jasotako sariak

armiarma.eus
Twitter: armiarma Edit the value on Wikidata

Euskarazko literaturari eta idazleei buruz erreferentziazko materialak biltzea eta publiko osoari eskaintzea da biltegi honen helburua.[4]

Armiarmako Literaturaren Zubitegia datu-base osoak 5.000tik gora liburu eta milatik gora idazle jasotzen zituen 2024an.[5]

2018an zeuden oinarrizko datu batzuk Wikidatara esportatu ziren, eta horri esker harrezkero hizkuntza guztietako wikipedietan erabil daitezke, eta euskal literaturari buruzko zenbait grafiko bisualizatu daitezke.[6]

Martxan dauden proiektuak

aldatu
 
Armiarma atariaren zerbitzu batzuk.

Honako egitasmo hauek biltzen ditu:

  • Literaturaren Zubitegia: sarean idazleei buruz aurki daitekeenarekin zubi egiten duena: aipamenak, estekak, efemerideak, kritikak, bibliografia...[7] 2024an datu hauek eskaintzen zituen: 1.070 idazle, 5.153 idazlan, 7.838 esteka, 6.376 kritika, 1.828 aipamen, eta 5.571 efemeride.[5]
  • Euskarari ekarriak: Euskarara itzulitako egileen eta obren erreferentziak eta testuak topatzeko tresna duzu webgune hau. 2024an 1.551 idazle, eta 3.996 idazlan eskaintzen zituen.[8]
  • Ganbila.eus: euskal antzerkiaren ataria, teatro-testuak, hemerotekak, ikus-entzunezkoak...[9]
  • Teatro testuak: euskarazko hainbat antzezlanen testuen bilduma, Mikel Martinezen webgunean.
  • basquepoetry.eus (euskal poesiaren ataria): euskal poesia munduari erakusteko leihoa.[10]
  • ipuina.eus: gure literatur generorik zaharrena eta, aldi berean, modernoenaren ataria.[11]
  • Liburu elektronikoak (literatura unibertsala eta euskal klasikoak): irakurgailu elektronikoetara egokitutako liburuak, gailura dohainik jaisteko moduan.
  • Klasikoen gordailua: literaturako testu klasikoen webgunea. Liburuez gain, baladak, kantak, herri literatura, testu zaharrak...[12]
  • Bertso eta olerkien hemeroteka: Julen Urkizaren Euskal Bertso eta Olerkien Bibliografiaren gainean garatutako ekimena.
  • Kritiken hemeroteka: euskal literatura modernoko liburuei buruz kaleratu diren kritiken gordailua.[13]
  • Literatur aldizkarien gordailua (Ibinagabeitia proiektua): 29 aldizkari eta 6.000tik gora artikulu digitalizatuta.[14]
  • Euskal prentsaren lanak: XIX. mendetik aurrerako egunerokoak eta aldizkako agerkariak: Argia, Eskualduna, Euzkadi...[15]
  • Euskal lokuzioak sarean (Intza proiektua): euskarazko lokuzioak ezagutzeko eta lantzeko aukera.
  • Zaldi Ero idazleekin: berrehun argazkiko erakusketa duzu webgune hau, Miel A. Elustondok aurkeztua.[16]
  • Antzerti: Antzerti aldizkariaren artxiboa.[17]

Euskal literaturaren datuen bisualizazioa

aldatu

Wikidatara 2018an Literaturaren Zubitegiko datu batzuk esportatu ziren, 2022an eguneratu ziren geroago. Wikidatako datu horiei esker, honelako grafikoak kontsulta daitezke euskal literaturari buruz:[6]

  • Zein genero dute euskaraz idatzi duten idazleek?
  • Zein herrialdetan jaio dira euskarazko idazleak?
  • Zeintzuk dira argitaletxe nagusiak?
  • Zenbat liburu argitaratu dira urteko genero artistikoaren arabera?
  • Zenbat liburu idazten dituzte emakume eta gizonek?

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Armiarma, la red de la literatura en euskera» www.euskadi.eus 2020-03-17 (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).
  2. «armiarma.eus - literaturaren sarean» armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).
  3. Arrese, Gorka. «Mila aste eta bat gehiago» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  4. Berria. «Itxialdia euskaraz goxatzeko 50 proposamen» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  5. a b «literaturaren zubitegia» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-03).
  6. a b «Euskal literaturaren Armiarma sarea Wikidatan aztergai» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).
  7. «Literaturaren Zubitegia berritu du Armiarma webguneak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  8. «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-03).
  9. «ganbila.eus» www.ganbila.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-03).
  10. «Euskal Poesiaren Ataria» basquepoetry.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-03).
  11. ipuina.eus – ipuina euskaraz. (Noiz kontsultatua: 2024-11-03).
  12. «Klasikoen Gordailua sortu dute sarean» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  13. «Literatur kritikak armiarman» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  14. «Ibinagabeitia Proiektua» andima.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-03).
  15. «Euskarazko lehenengo prentsa sarean jarri dute» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  16. «Zaldi Erok 200 idazleri egindako argazkiak jarri dituzte sarean» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  17. «'Antzerti' aldizkariaren edukiak sareratu ditu Armiarma atariak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  18. «'Armiarma.com' web guneak Anton Abbadia Saria jaso du» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu