Puruca zaldia, (portugesez: puruca), Brasilgo bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da. Arraza modernoa da eta Brasilgo Iparraldeko Eskualdean sortuta izan zen, Marajó uhartean hain zuzen.

Puruca
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Brasil
SinonimoakPuruca zaldia

Oso tamaina txikiko zaldia da eta beraz zaldi miniatura taldean sartzen da. Brasilgo zaldi miniatura arraza bakarra da[1].

Arrazaren historia aldatu

Portugaldar kolonizatzaileek hainbat zaldi arraza ekarri zituzten Brasilera eta abereak bertako ingurumenari moldatzen joan ziren. Puruca arrazaren jatorrian Marajó uharteko baldintzetara moldatutako Eskoziako Shetland poniak daude [2].

Erreferentziak aldatu

  1. (Portugesez) Arrazari buruzko bideoa [1]
  2. (Portugesez) arrazari buruzuko bideoa. [2]


Kanpo estekak aldatu

Bideoak aldatu

  • (Portugesez) Arrazari buruzko bideoa.[3]