Pteridinium
Pteridinium Garai Ediakarikoan bizi izan zen animalia genero bat da, gaur egun iraungita dagoena[1]. Hainbat espezie ezagutzen dira.
Pteridinium | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Klasea | Erniettomorph (en) |
Familia | Pteridiniidae |
Generoa | Pteridinium Gürich (en), 1933 |
Aurkikuntza
aldatuGeorg Gürich paleontologoak 1930 urtean aurkitu zuen Namibian eta Zeitschrift der Deutschen Geologischen Gesellschaft liburuan Pteridium simplex izenarekin deskribatu zuen. Giovanni Scopoli naturalistak 1777 urtean Peteridium izena erabili zuen iratze arrunta izendatzeko eta beraz 1933 urtean Georg Gürich-ek izena aldatu behar izan zuen eta Pteridinium aukeratu zuen.
1973 urtean Ipar Carolina estatuan (Estatu Batuak) John Brattain ikasleak bi Pteridinium fosil aurkitu zituen. Joseph St. Jean geologoak ordea trilobiteak zirela uste izan zuen eta Paradoxides carolinaensis izena eman zien. Ondoren Pteridinium generoari zegokiola ikusi eta akatsa zuzendu zuen[2]. 1974an hirugarrenespezie bat aurkitu zen, Pteridinium nenoxa.
Planeta osoko Kanbriarraurreko estratuetan oso fosil arrunta da. Namibian, Australia hegoaldean, Itsaso Zuriaren ertzetan (Errusia)[3], Ipar Carolinan, Kalifornian eta Ipar-mendebaldeko Lurraldeetan (Kanada) aurkitu izan dira besteak beste.
Deskribapena
aldatuHiru lobuloz osaturiko gorputza zuen[3], baina fosiletan zapalduta egoten denez bi lobulo soilik ikusten zaizkio[4]. Lobulo bakoitzaren ardatzetik sahiets paraleloak ateratzen zitzaizkion[3]. Unitate berriak gehituz hazten zen animalia[1]. Fosilik bikainenetan ere ez zaio aho, uzki, begi, hanka edo antenarik ikusi[4].
Bizimodua
aldatuLurrari itsatsita egongo zela uste da, sakonera gutxiko itsasoetako sedimentuetan[4]. Ez da erabaki fotosintesi bidez elikatzen zen edo osmosiaren bidez itsasoko uretatik elikagaiak eskuratzen zituen[1][3].
Taxonomia
aldatuHasierattik Cnidaria filumari zegokiola pentsatu zen baina ez zaio marmoka edo polipoekiko ahaidetasun garbirik aurkitu. Ediacararreko biotak gainerako generoekiko antzekotasunak topatzea ere ez da erraza, agina Dickinsonia, Spriggina edo Tribrachidium-ekin erlazionatu daiteke nolabait.
Hiru espezie ezagutzen dira:
- Pteridinium simplex (Gürich, 1933)
- Pteridinium carolinaensis (St. Jean, 1973)
- Pteridinium nenoxa (Keller, 1974)
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Ingelesez) Kowalewski, Michał; Xiao, Shuhai; Laflamme, Marc. (2009-08-25). «Osmotrophy in modular Ediacara organisms» Proceedings of the National Academy of Sciences 106 (34): 14438–14443. doi: . ISSN 0027-8424. PMID 19706530. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
- ↑ St. Jean, Joseph. (1973). A New Cambrian Trilobite From The Piedmont of North Carolina. .
- ↑ a b c d «Pteridinium from the White Sea Region of Russia» ucmp.berkeley.edu (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Pteridinium» Wiki Prehistórico (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).