Psikometria
Psikometria hazpegi psikologikoak aztertu eta neurtu egiten dituen zientziaren arloa da, esperimentazioa eta behaketa aztertuz. Hazpegi psikologiko horiek zuzenean jaso daitezke, edo zeharka proba psikologikoak erabiliz. Egun, psikometria funtsezko arloa da langileen hautapenean, antzemateko zeintzuk diren langile aproposenak lanpostu baterako, baio diagnostiko psikiatrikoan ere erabil daiteke, sintomak atzeman eta neurtzeko, psikopatologia eta psikoterapian laguntzeko. Bi dira baldintza nagusiak psikometriak bete behar dituenak: 1. neutraltasuna, ikertzaileak ez baititu bere aurreiritziak jarri behar ikertuko den subjektuaren gainean; eta 2. egonkortasuna, hazpegi psikologikoak egonkorrak izan behar dira, bestela neurketa oso desberdinak lortuko genituzke denboran zehar. Psikometria XX. mendearen hasieran sortu zen, Alfred Binet-en eskutik, intelijentziako testen bitartez indibiduoen adimena neurtu nahi izan zuenean. Gero, eskalak eraikitzera igaro zen psikometria arlo guztietan, intelijentzia nahiz nortasunaren beste arloak aztertzera.
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |