Baliozkotasun (estatistika)

Estatistikan eta bereziki psikometrian, baliozkotasuna neurketa-tresna bat erabiltzean benetan neurtu nahi dena neurtzen ote den aztertzen duen kontzeptua da. Neurtu nahi dena neurtzen dela erabakitzen bada, neurketa baliozkoa dela esango da. Baliozkotasunak neurketaren emaitzetatik atera daitezkeen interpretazio, ondorio eta aurreikuspenen zuzentasunari buruzko kontzeptua dela ere esaten da. Halatan, baliozkotasuna kontzeptu konplexua da eta alderdi anitz erakusten ditu: eduki-baliozkotasuna (neurtu nahi den ezaugarria era osotuan neurtzen den), aurreikuspenerako baliozkotasuna (geroko jokabide bat aurrez ikusteko erabil daitekeen neurketa), baterako baliozkotasuna (neurketa bat datorren egin daitezkeen beste neurketa zenbaitekin) eta konstruktu-baliozkotasuna (neurketak neurtu nahi den kontzeptuaren inguruan osatutako teoriarekin bat datorren). Beste alde batetik, baliozkotasuna fidagarritasun kontzeptuarekin batera aztertzen da, neurketa baten kalitateari buruz erabakitzeko.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.