Psikolinguista
Psikolinguista psikolinguistika aztertzen duen gizarte-zientzialaria da, psikologia eta hizkuntzalaritza uztartzen duen arlo horretan lan egiten duena. Arlo horrek diziplinarteko izaera duenez eremu zabalago bat ere har dezake: zientzia kognitiboak, neurozientzia eta askoz gehiago. Psikolinguistikaren helburu nagusia komunikazioa ekoizteko eta ulertzeko prozesua aztertzea eta deskribatzea da.
Elkarte profesionalak
aldatuAsko dira elkarteak, besteak beste, psikolinguista profesionalen eremuan. Mundu-mailako erakunde ezagunenak hauek dira:
- Linguistic Society of America: 1924an sortua.[1]
- Max Planck Institute for Psycholinguistics: Herbeherean kokatua; Max Planck elkarteko azpimultzo bat da.[2]
- International Society of Applied Psycholinguistics (ISAPL): nazioarteko erakunde bat 1982an sortua.[3]
- American Association for Applied linguistics: 1977an sortua, hizkuntzalaritzako arlo zabaleko profesionalei laguntzeko.[4]
Erreferentziazko psikolinguistak
aldatu- Eric Lennenberg (1921-1975)[5]
- Roger Brown (1925-1997)
- Wilhelm Wundt (1832-1920): psikologia esperimentalaren aitatzat hartua.
- Susan Ervin Tripp (1927-1955)[6]
- Noam Chomsky (Filadelfia, 1928)
- Itziar Idiazabal (Gaintza, 1949)
- Itziar Laka (Bilbo, 1962)
- José María Sánchez Carrión (Cartagena, 1952)