Protectorado del niño delincuente

Preso zeuden haurren bizi baldintzak hobetzeko sortu zen erakundea (1916-1925)

Protectorado del niño delincuente 1916 eta 1925 urte bitartean haur delitugileen alde jarduen zuen erakundea izan zen, Madrilen. Haurren delinkuentzia gaixotasuna zela uste zuten eta ondorioz, haurrak zigortu beharren osatu behar zirela defendatu zuten. Guztira, 103 bat mutil lagundu zituztela kalkulatu zuten, erakundea ixtean, gehienak Madrilgo espetxetik ateratakoak. Institución Libre de Enseñanzako buletinean erakundearen gora-beherak argiratatu zituzten.

Protectorado del niño delincuente
Datuak
Motaerakundea eta elkartea
HerrialdeaEspainia
Agintea
Idazkari orokorraAlice Pestana
ZuzendariaTomasa Pantoja Monasterio
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1916ko otsailaren 18a
Desagerpena1925eko abenduaren 31

Historia aldatu

1914an Alice Pestanak Portugaleko hezkuntza sistema aztertu zuenean Tutoria da Infancia ezagutu zuen, Lisboan, Haurren Auzitegia zena, eta eredu hori Espainian txertatu nahi izan zuen, baita "detentzio etxeak" ere. Izan ere, garai horretan hamaika urtetik gorako haurrak helduekin espetxeratzen zituzten, Alcalá de Henaresen zegoen "erreforma etxea" salbu.

Besteak beste, La Lectura aldizkarian artikulu bat idatzi zuen auzitegia defendatzen, La mejor obra de la República portuguesa eta Consejo Superior de Protección a la infanciaren Pro Infantia aldizkarian, Nuevas tendencias en la tutela correccional de los menores (1916) idatzi zuen.

1915ean zehar Alice Pestana lanean aritu zen beste emakume batzuen laguntza bilduz, eta Concepción Arenal, Francisco Giner de los Ríos eta Pedro Dorado Monteroren ideien eranginpean. Horrela 1916ko otsailaren 18an hasi zuen erakundeak bere jarduera.

Sortzaileak aldatu

Erakundearen batzordea hamar emakumek osatu zuten: María Luisa Calderón, Ana Maria de Degetau, Nieves García, Dolores García Tapia, María Goyri, Carmen López Cortón, María de Maeztu, Tomasa Pantoja Monasterio (lehendakaria), Alice Pestana (idazkaria) eta Isabel Sama (diruzaina). Geroago, Pilar García Arenal eta Palomares de Dueroko markesak sartu ziren, Degetau eta Maeztu ordezkatuz, hurrenez hurren.

Aholkulari eta Laguntzaileak aldatu

Bestalde, elkarteak aholkulari eta laguntzaile esanguratsuak izan zituen, besteak beste, Eduardo Dato, Avelino Montero Villegas, Ramón Menéndez Pidal, Luis Zulueta eta abar.

Helburuak aldatu

Erakundearen Estatutuen 2. artikuluaren arabera:

Es objeto principal de esta Sociedad contribuir a que los españoles menores de diez y seis años no entren en la cárcel, ni antes ni después de penados. Con este propósito promoverá, por cuantos medios estén a su alcance, la creación de aquellas instituciones que en el extranjero han logrado aquel resultado.

Ekimenak aldatu

Haurrekin harremana sortzea aldatu

Erakundea espetxetik ateratzen ziren haurren bizi-baldintzak hobetzen hasi zen. Horretarako, espetxera bisitak egin eta kasuen ikerketan aritzen ziren, espetxeko zuzendari eta irakaslearen laguntzarekin, haurraren askatasuna lortu arte.

Behaketa Etxea aldatu

Erakundeak Casa-Escuela Concepción Arenal sortu zuen (1920-1924), Cuatro Caminoseko Jaén 7 kalean lehenengo eta ondoren, Juan de Olias 11 kalean. Bertan haurren hezkuntza eta formakuntza sustatzen ziren, haien portaerak gainbegiratzen zituzten bitartean. Mediku eta irakasleekin bizi ziren haurrak. Lehenengo urtean, 18 mutil pasa ziren etxetik. 1924an, Behaketa Etxea ixtean, bertan zeuden haur eta nerabeak Bartzelona eta Tarragonako Erreforma Etxeetara bidali zituzten.

Zaintzapeko Askatasuna aldatu

Hainbat familiren laguntzarekin, haurrak zaintzapeko askatasuna jasortzen zuten, bergizarteratzea sustatuz.

Itxiera aldatu

1918an Haurren Auzitegiak sortzeko legea argitaratu bazen ere, Madrileko epailea 1923an izendatu zuten, Franciso García Molinas. Erakundeak gabezi ekonomiko handiak pairatu zituen, eta babes instituzional urria izan zuen. Izan ere, 1923an Asociación Matritense de Caridad delakoak ematen zien diru-laguntza kendu zien eta ondoren 1924an Estatutik jasotzen zuten diru-laguntza erdira murriztu eta horrez gain espetxean sartzeko baimena kendu zieten emakumeei. Azkenik, 1926ean Carabanchel Bajon mutilentzako Erreforma Etxe bat sortu Auzitegiak eta bertara bideratu zituen haur eta nerabe delitugileak, Asturiasko Printzearen Erreforma Etxera.

Bibliografia aldatu

Irakurketa gehigarria aldatu

Ana González Fernández (2005). "El protectorado del niño delincuente" en La infancia en la historia: espacios y representaciones coord. por Luis María Naya Garmendia, Paulí Dávila Balsera, 1, 84-9746-267-X, (759-766).

Kanpo estekak aldatu