Promantxa edo Ciudad Real Iparraldeko Mantxaren Promozio eta Garapenerako Elkartea, akordio bidez, Pedro Muñoz, Campo de Criptana, Herencia, Alcázar de San Juan, Tomelloso, Socuéllamos eta Arenales de San Gregorio udalerrien turismo zerbitzuak kudeatzen dituen mankomunitate bat, aipaturiko udalerrietako gizarte agenteekin batera, aldi berean, udalerri hauetako ekonomia eta gizarte garapenerako elkarte bat bezala ezartzen delarik.

Promantxako turismo bulego birtuala

Elkartea, 2000ko abuztuak 18an sortu zen, eta, 2003tik, presidentea, Pedro Muñozeko alkatea da, Angel Exojo Sánchez-Cruzado. Honako gobernu organo hauek ditu: Biltzar Orokorra, bazkide guztiek osatutakoa, Zuzendaritza Biltzarra eta Presidentea.

Promantxako azken Biltzar Orokorrean (2007an), PP eta PSOEk gobernaturiko aho batezko laguntzarekin, Pedro Muñozeko alkatea den Angel Exojoren kudeaketa berretsi zuten, eta, beraz, hurrengo lau urteetan ere, Promantxako presidentea pedrotar alkatea izango da.

Promantxak, udal garapen eta ekimen pribatuko egitasmo garrantzitsu batzuk sustatu ditu.

XedeakAldatu

  • Promantxak hartzen duen lurraldeko biztanleen bizi kalitatea hobetzea
  • Lurraldea eta bere ondare historiko, etnografiko natural eta kulturala ezagutaraztea
  • Turismoa eragin, lurraldearen kalitatea definitzen duen eta Plan Estrategiko baten eta azpiegituren zabalketa eta hobekuntzaren bidez.
  • Enplegua eta emakumearen lan integrazioa sustatzea eta garatutako enpresa sare bat sortzea
  • Nekazaritza ekoizpenen kalitatea hobetzea, sektorearen dibertsifikazio eta modernizazio batetara eramanez.

Kanpo estekakAldatu