Probabilismo
Probabilismoa (jatorrian, Latinez probare, testa egin, probatu) kasuistikan, ekintza bat moralaren ikuspegitik zilegi den ala ez jakiteko erabiltzen den hastapena da. Probabilismoak “iritzi egiantzekoena” proposatzen du ekintza bat onar daitekeen ala ez erabakitzeko. Iritzi egiantzekotzat hartzen da bai aldeko argumentu logikoak dituena, eta baita ere alor horretan ardura dutenek aldeko iritzia ematen dutenean. Bartolomé de Medina Salamancako domingotarrak finkatu zuen probabilismoa dotrina modura 1577an, eta jesuitak izan dira batez ere haren aldekoak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.