Prince Igor
Prince Igor (euskaraz, Igor Printzea) 1997ko The Rapsody Overture crossover diskoko kantu bat da, rapa eta opera nahasten dituena, rap pasarteak Warren G-k errezitatuak eta aria kantua Sissel sopranoaren ahotsean.[1]
Prince Igor | |
---|---|
The Rapsodyren, Warren Gen eta Sissel Kyrkjebøen singlea | |
Egilea(k) | The Rapsody, Warren G eta Sissel Kyrkjebø |
Argitaratze-data | 1997 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | rapa |
Diskoetxea | Def Jam Recordings |
Deskribapena | |
Oinarritua | Polovtsian Dances (en) |
Honen parte da | The Rapsody Overture |
Bideoa | YouTube |
Osagarriak
aldatuAleksandr Borodinen dantza polovtsiarren (errusieraz Половецкие пляски, Polovetskie pliaski) pasarteak integratzen dira abestian. Halaber Warren G-k Reality bere kantuan (Take a Look Over Your Shoulder diskokoa) erabili zituen hitzak sartu zituen. Pasarte hau entzuten da kantuan, adibidez, Mirabeen dantza irristan [Пляска девушек плавная], Andantino:
Zabalkundea
aldatuThe Rapsody Overture izan zen Achim eta Klaus Voelker anaia ekoizleen kontzeptuzko album bat, eta Prince Igor izan zen egindako konposaketetan arrakasta handiena lortu zuena, bereziki Europan. Islandian zein Norvegian lehen postua lortu zuen zerrendetan, eta top 10ean egon zen gainera Belgikan, Danimarkan, Finlandian, Frantzian, Alemanian, Grezian, Herbehereetan eta Suedian.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Song “Prince Igor” - MusicBrainz» musicbrainz.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).