Sissel Kyrkjebø
Sissel Kyrkjebø, ponte izen soilarekin ezaguna sarri, Sissel (Bergen, 1969) Norvegiako sopranoa da.
Sissel Kyrkjebø | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sissel Kyrkjebø |
Jaiotza | Bergen, 1969ko ekainaren 24a (55 urte) |
Herrialdea | Norvegia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Eddie Skoller (1993ko abuztuaren 21a - 2004) Ernst Ravnaas (en) (2013ko abuztuaren 13a - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bergen Handelsgymnasium (en) |
Hizkuntzak | norvegiera ingelesa alemana italiera daniera suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, opera abeslaria eta ahots-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | The Chieftains |
Genero artistikoa | musika klasikoa operatic pop (en) opera herri-musika classical crossover (en) pop musika |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Nippon Columbia (en) Decca Records Universal Music Group |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
sissel.net | |
| |
Ibilbidea
aldatuSissel munduko soprano crossover onenetakotzat hartu izan dite. Bere musika jarduna zabala izan da estiloetan: pop eta kantu folklorikoak, klasikoak eta aria operatikoak. Batez ere ingelesez eta norvegieraz kantatzen du, baina gaztelaniaz, suedieraz, danieraz, irlanderaz, italieraz, frantsesez, errusieraz, islandieraz, faroeraz, alemanez, napolitanoz, maorieraz, japonieraz eta latinez abestu izan du.
1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990koaren hasieran nabarmendu zen Norvegian. Himno olinpikoa kantatu zuen 1994ko Neguko Joko Olinpikoen irekiera- eta itxiera-zeremonietan, Lillehammerren (Norvegia). Hamarkada berean Plácido Domingoren eta Charles Aznavourre eta José Carrerasekin egin zituen duetoak.
Egin izan ditu kolaborazioak halaber astista hauekin: Andrea Bocelli, Bryn Terfel, Josh Groban, Neil Sedaka, Mario Frangoulis, Russell Watson, Brian May, Tommy Körberg, Diana Krall, Warren G (Prince Igor rap-opera crossover hit-ean)[1], Dee Dee Bridgewater eta The Chieftainsekin. Hartu zuen parte halaberhe Titanic filmaren soinu-bandan 997an.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Ingelesezko Wikipediako «Sissel Kyrkjebø» artikulutik itzuli da; zehazki, 2024-05-17ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.