Gara (botanika)
Gara, botanikan, landarearen oinetik ateratzen den eta puntan loreak dituen hostorik gabeko zurtoina da. Askotan erraboil edo errizoma batetik irteten da[1]. Hostorik ez, baina batzuetan ezkatak edo brakteak izan ditzake.
Landare familia askotan izaten dira garak, esate baterako, Amaryllidaceae, Balsaminaceae, Liliaceae, Papaveraceae, Droseraceae eta Violaceaetan.