Potentzia-elektronika

Potentzia elektronika egoera solidoko elektronikaren aplikazioa da, energia elektrikoaren kontrol eta bihurketarakoa. Ingeniaritza elektroniko eta elektrikoan, ikerketa gai garrantzitsua da: dinamika azkarreko sistema elektronikoen diseinua, kontrola, konputazioa eta integrazioa aztertzen da. Energia tratatzeko sistema elektroniko hauek ez-linearrak dira, denboran zehar aldakorrak eta dinamika azkarrekoak.

Potentzia elektronikaren aplikazio bat
Auto elektrikoen kargagailu bat, Kolonian (Alemania). Potentzia elektronika baliatzen da autoaren bateria elektrikoa modu egokian kargatzeko.

Potentzia altuko lehen gailu elektronikoak merkurio lurrunezko balbulak izan ziren. Sistema modernoetan, diodo, tiristore edota transistore moduko erdieroaleen konmutazio bidez gauzatzen da energiaren bihurketa. Gailu hauen aitzindarietako bat R. D. Middlebrook izan zen 1950. hamarkadan. Seinaleen eta datuen transmisio eta tratamenduaz arduratzen diren sistema elektronikoak ez bezala, energia elektriko kantitate handiak kudeatu ohi dira potentzia-elektronikan. AC-DC bihurgailua (artezgailua) da gailurik tipikoena, zeina telebistetan, ordenagailuetan, bateria elektrikoen kargagailuetan, etab. erabiltzen den. Potentzia tarteari dagokionez, watt gutxi batzuetatik ehunka wattiotara hel daiteke. Industria aplikazioetan, oso erabilia da indukzio motorrentzat abiadura aldakorreko driverra. Kasu honetan, potentzia tartea ehunka gutxi wattiotatik hamarka megawattetara iris daiteke.

Potentzia bihurketa sistemak euren sarrerako eta irteerako potentzien arabera sailkatzen dira:

Historia aldatu

Potentzia elektronikaren garapena merkurio lurrunezko artezgailuarekin hasi zen. Peter Cooper Hewitt-ek 1902an sortua, korronte alternoa (AC) korronte zuzen (DC) bilakatzeko erabiltzen zen. 1920. hamarkadan, tiratroreak eta saretik kontrolatutako merkurio lurrunezko balbulak potentzia transmisioan aplikatzeko ikerkuntzak jarraitu zuen. Uno Lamm-ek Tentsio altuko korronte zuzeneko potentzia transmisiorako graduazio elektrododun merkurio lurrunezko balbulak garatu zituen.1933an, seleniozko artezgailuak asmatu ziren.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu