Pospolo saltzaile txikia


Pospolo saltzaile txikia (jatorrian, danieraz, Den Lille Pige med Svovlstikkerne) Hans Christian Andersen idazleak 1845 urtean idatziriko ipuina da. Kalean negu gorrian pospoloak saltzen dituen neskato txiro baten istorioa kontatzen du, pospolorik saldu ez duenez etxera joatean aitak jipoitu egingo duen beldurrez dagoena; pospoloak pizten hasten da eta horien argitan eguberrietako zuhaitza, izar iheskorra eta bere amona maitea irudikatzen ditu; irudi horiek berreskuratzeko pospoloak behin eta berriz pizten ditu; azkenean, hotzak hilda, bere amonak haurraren arima zeruratz daraman. Biharamunean, herritarrek neskatoaren gorpua aurkitzen dute.

Pospolo saltzaile txikia ipuinaren


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak aldatu