Portón-Pasaje
Cristina Iglesiasek egindako ate monumentala, Museo del Pradoko sarrera batean
Portón-Pasaje (gaztelaniaz, Ate-Pasabidea) Cristina Iglesias euskal artistaren ate monumental eta eskultural bat da, Pradoko Museoan dagoena, Madrilen.
Portón-Pasaje | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Cristina Iglesias |
Sorrera-urtea | 2007 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Kokapena | |
Lekua | Pradoko Museoa |
Koordenatuak | 40°24′51″N 3°41′29″W / 40.41409908°N 3.69126504°W |
21. mendean Rafael Moneo arkitektoak Padroko Museoaren eraikin gehigarri bat egiteko enkargua jaso zuenean, Moneok haren ateak egiteko enkargua bideratu zion Cristina Iglesiasi[1]. 2006 eta 2007. urteen artean egin zuen lana Iglesiasek[2].
Sei metro garai diren brontzezko sei pieza handik osatzen dute atea, 22 tonako pisuarekin denera, eta mekanismo hidrauliko batekin irekitzen da[2]. Museoaren ordutegian zenbait unetan apropos irekitzen da, bere osotasunean ikus dadin lana[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) Portón-Pasaje del claustro de los Jerónimos. Visita Madrid en bicicleta. | Rutas Pangea. 2015-01-05 (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- ↑ a b «Cristina Iglesias | Portón – Pasaje» cristinaiglesias.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).