Pornopedia Internet bidezko pornografia, erotismo eta sexualitatearen inguruko sareko entziklopedia da. Gaia modu zabalean azaltzen da: zuzendariak, artistak, jostailu erotikoak...[1] Euskaraz ez dago artikulurik. Entziklopediak wiki formatua erabiltzen du. Pornopedia Till Kraemer aktore porno eta telebista aurkezle alemanarra sortu zuen eta 2010eko otsailean Bild Alemaniako egunkarian ezagutzera eman zen.[2]

Edukiak

aldatu

Entziklopedia honen gaiak pornografiaren mundura begira daude antolatuta. Berez, ez da wiki pornografikoa, ez ditu elementu pornografiko adierazgarriak erakusten; gehiago da pornoaren munduan aritzen diren edukiei buruzkoa.

Bestela, antolaketa, edozein wiki antzekoa da. Dena dela, desberdintasunak badira. Esaterako, honetan ez dago nabarmentasun irizpiderik; ondorioz, edozein aktore, nahiz eta ibildide oparo ez izan, jaso daiteke. Beste desberdintasuna editatzeko garaian ezartzen dituen kontrolak dira zeren eta, bestela, bandalismoa eta spam handia izan liteke.

Ezaugarri teknikoak

aldatu

Pornopedia Ameriketako Estatu Batuetako San Diego dagoen OpenBSD zerbitzarian egiten da. Nginx web zerbitzari erabiltzen du eta MySQL. Software MediaWikirena da.

Erreferentziak

aldatu
  1. Das größte Porno-Lexikon Coupé magazine, August 29, 2008
  2. .

Kanpo estekak

aldatu