Ponsay jauregitxoa
Ponsay jauregitxoa (frantsesez: Manoir de Ponsay) XV. mendeko eraikin historikoa da. Chantonnayn, Frantziako udalerrian dago, Loirerria lurraldean.
Ponsay jauregitxoa | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Loirerria |
Departamendua | Vendée |
Frantziako udalerri | Chantonnay |
Koordenatuak | 46°41′32″N 1°00′35″W / 46.6922°N 1.0096°W |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00110303 |
Historia aldatu
Ponsayko oinetxea XV. mendean eraiki zen. 1740 inguruan Philippe François Gorin de Ponsay jauregitxo zaharraren fatxada aldatu zuen. Vendéeko gerran, 1793an sua eman zioten. Iraultza ondoren zaharberritua izan zen. XIX. mendearen amaieran Gilbert de Ponsay omenezko dorrea aldatu zuen. Gaur egun Ponsay jauregitxoa landa-hotela da.
Arkitektura aldatu
Ponsay jauregitxoan elementu desberdinak bereizi daitezke:[1]
- Erdiko eraikin nagusia, dorre bat eta pabiloi bat artean.
- Bi antzeko beste pabiloiak. Tartean 30 metro daude eta landetxea jauregiarekin lotzen dute. Charlemagne bidearen gainean kokatzen dira, Chantonnaytik Sigournaisera doan bidean. Armarriak Grignon eta Ausseure leinukoak dira; horiei esker pabiloien datazioa XVI. mendean kokatu daitezke.
- Usategia jauregitxotik gertu dago. Barruan 1963 hobiak daude. Sarrera handia da eta bi harri zizelkatuak erakusten ditu: batean 1591 urtea aipatzen da eta bestean bi harmarri.
Iruditegia aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ Le Patrimoine des Communes de la Vendée FLOHIC éditions, 124-125 or.
Kanpo loturak aldatu
- (Frantsesez):Hotelaren webgune ofiziala.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ponsay jauregitxoa |