Pomperipossa i Monismanien

Pomperipossa i Monismanien, euskaraz Pomperipossa Monismanian, baita Pomperipossa Diruaren Herrialdean deitua, Astrid Lindgrenek 1976an idatzitako istorio satirikoa da. Berari gertatutako benetako historian oinarrituta dago ipuin hau.

Garai horretan Suedian indarrean zegoen zerga sistemaren ondorioz, zergak diru-sarrerak baino handiagoak izatera iritzi ziren eta liburuak dirua irabaziz baino berak ordaindu behar izan zuen.

Urteren batean diru sarreren %102 ere ordaindu zuen zergetan: %19, gizartea-kotizazioetan, eta %83, liburuen salmentagatik. Zergak ordaintzeko soilik lan egiten zuela ikusita, Astridek zenbait proiektu geldiarazi zituen. Adibidez Hayai Miyakazaki japoniarrak Pippiren egokitzapen animatua egiteko proiektua (marrazki bizidunetan iraultza egin zuen Miyazkazakik gerora, Totoro eta Mononoke printzesa lanekin). Baina Astridek ez zuen herrialdea utzi zerga gutxiago ordaintzeko, horren ordez liburu bat idatzi zuen: Pomperipossa Monismanian

Pomperipossa Monismanian berari gertatutakoaren parodia zen, eta protagonista, Pomperipossa izeneko emakumea, gobernuak aberastasun guztia eta hura baino gehiago ere beretzat hartzen zuen herrialde batean bizi zen. Herrialdea zuzentzen zuten gizon-emakumeek "erabaki zuten arau berriak sortzea, bizitza korapilatsua bihurtuko zuten arauak sortzea. Kafe-ordua baino lehen egiten zuten, antza, eta ez zuten izan astirik arauen zerrenda berrikusteko".

Eta ironiaz aipatzen zuen haur maltzur batzuek berak idatzitako ipuinak eskatzen zizkiotela, eta, horren ondorioz, agintari jakintsuei "txekeek eraso zietela, ezustean". Ipuina emanaldika argitaratu zuen Expressen egunkarian, Suedian gehien saltzen zen egunkarian. Sekulak arrakasta izan zuen, eta eragin handia iritzi publikoan: esatan da haren ondorioz galdu zuela, besteak beste, gobernua Suediako alderdi sozialdemokratak, berrogei urte eta gero. Hala eta guztiz, bere bizitza guztian, Astrid beti Alderdi Sozialdemokrataren alde agertu zen publikoki.

Ipuinak mundu osoan izan zuen ohiartzuna, eta termino berri bat sortzea eragin zuen: Pomperipossa efektua. Errentaren gaineko zerga sarreren %100 baino handiagoa duten zerga-sistemak deskribatzeko erabiltzen da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu