Pomodoro Teknika denboraren kudeaketa sistematikoa egiteko metodoa da, Francesco Cirillok garatutakoa 80ko hamarkadaren amaieran. Metodoak erloju bat erabiltzen du denbora banatzeko, tarte bakoitza 25 minutukoa izanik. Tarte bakoitzari pomodoro deritzo, eta hauen artean geldiuneak egingo dira. Teknika hau software garapenean famatua da.

Funtzionamendua aldatu

Oinarrizkoak diren etapak: planifikazioa, jarraipena, erregistroa, prozesua eta ikuskapena.

Planteamenduan, eginbeharrekoei “Gaur egitekoa” zerrenda batean lehentasuna ematen zaie. Honek erabiltzaileei ahalbidetzen die zeregin bakoitzaren denbora estimazio bat egitea.

Jarraitu beharreko bost ataza:

  1. Egingo den zeregina aukeratu.
  2. Pomodoroa (erlojua edo kronometroa) 25 minututan ipini.
  3. Zeregin horretan lan egin erlojuak jo arte eta X bat markatu.
  4. 5 minutuko atsedena hartu.
  5. Lau pomodoro bakoitzeko atseden luzeago bat hartu (15-20 minutukoa)

Herramintak aldatu

Metodoaren egileak erloju mekaniko bat (sukaldeetan erabili ohi dena), arkatza eta papera erabiltzea sustatzen du. Honen aburuz, erlojua biratzeak erabiltzailearen konfirmazio fisikoa baieztatzen du eta tik-tak soinuek edo amaierako txirrinak lan egiteko egoeran laguntzen du.

Teknikak hainbat software, erloju eta kronometroetan eragina izan du. Hona hemen hainbat software adibide:

Izena Sistema Eragilea Lotura
Increaser web https://increaser.org
Un reloj de tomate Android https://play.google.com/store/apps/details?id=net.phlam.android.clockworktomato
Pomodorium Windows / MacOS / Linux http://pomodorium.blogspot.com/
KanbanFlow web https://kanbanflow.com/
Tomighty Windows / MacOS http://tomighty.org/

Izena aldatu

Pomodo Teknikak izen hori dauka Francesco Cirillok bere sukaldean erabiltzen zuen erlojua tomate itxura duen famatu horietakoa zelako. Pomodoro italieraz tomate da.

Erloju mota hau teknikaren logoan agertzen da.

Kanpo estekak aldatu